Podcast

«Oinezkoa eta bizikleta erdigunean jartzeko aldaketek eztabaida piztu dezakete, baina egiaztatu da ez dela mundua hor akabatzen»

Borja Olazabal, Irungo Udaleko Mugikortasun ordezkaria


«Oinezkoa eta bizikleta erdigunean jartzeko aldaketek eztabaida piztu dezakete, baina egiaztatu da ez dela mundua hor akabatzen»

Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin urteroko sentsibilizazio kanpaina egingo bada ere, Borja Olazabal Udal Mugikortasun ordezkariak argi du, irundarren mugitzeko ohiturak 2010etik hona udalak gauzatu dituen aldaketen eskutik eman direla. Eta Zero Isuri Eremua datorrela, erronka ez da amaitu.

Irun aitzindaria izan zen EAEn 30 Eremuak ezartzen. 2011 urteko abuztuan plantan eman zuten Irun 30 Hiria. Eta orduz geroztik, autobus elektrikoak ez ezik, hirian oinez mugitzeko MetroMinuto planoa edota bidegorri sarea osatze aldera, hainbat urrats ere eman ditu. Letxunborro hiribideko bidegorria eta Azken Portu-Behobiako pasarela dira horren irudiko. Borja Olazabal, Mugikortasun udal ordezkariaren arabera, “gaur egun Irungo mutur batetik bestera, Behobiatik hasi eta Landetxaraino joan gaitezke bidegorritik atera gabe”. Aitortzen du halere Elitxun lotune bat falta dela, baina Alarde eremuko etxebizitzen obrarekin batera, hau berehala konponduko dutela.

Era berean, San Juan plazan egin izan zuten bezala, hainbat gune oinezkoentzako egokitu dituzte urteotan. Azkena, Genaro Etxeandia, Berrotaran, Legia, Foru karrikan uda honetan gauzatu duten eraldaketa. Halere, bizikletaren aldeko elkarteek eta talde ekologistek “kotxezentrismo” politika egiten dutela salatzen duten bitartean, hiritar askok aparkaleku plazak etengabe murrizten dituztela leporatzen diote udalari. Oreka, “erdian” dagoela dio Borja Olazabalek, eta 2010etik inplementatzen joan diren neurriak, beti, mugikortasun jasangarriaren piramidea dutela oinarri oroitarazi du, oinezkoa, bizikleta, garraio publikoa, eta azkena ibilgailu pribatua.

Eztabaidak eztabaida, aldaketak hoberako direla uste du. “Eraldaketa guztien aurrean eztabaida piztu ohi da, eta norbere iritzia eduki dezake, baina denbora pasa ahala ohartzen gara ez dela mundua bukatzen, eta hobekuntza hrietara egokitzen garela”, dio Olazabalek.

Ezin ahantzi daiteke, Donostia, Bilbo, Gasteiz, Barakaldo eta Getxorekin batera, Europako irizpideak jarraituz, Espainiako Gobernuak agindutako legeen arabera, Zero Isuri Eremuak ezartzen behartua egongo den EAEko 50.000 biztanle baino gehiago hirien artean dagoela Irun. Eta Mugikortasun Mahaian aztertzen ari diren honetan, Mugikortasun Jasangarriaren Astean proba pilotu bat egingo dute Kotxerik Gabeko Egunean. Udal ordezkariak dioenez, “Colon pasealekuan bidegorri bat egongo da, oraindik ez dakigu non eta nola, baina PMUSak hori esaten du. Beraz, proba egingo dugu irailaren 22an, hiru errailetatik erdikoa bidegorri bilakatuz, eta albokoak garraio publikoarentzat”.

Bestalde, azken diru partidak onartuta, aurki, IrunBus autobus zerbitzuetako 10 autobus elektrikoak izango direla iragarri du Olazabalek. 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika