Podcast

Osasun Bidasoak Irunen hirugarren anbulategia aldarrikatu du ere, onartezinak diren hilabeteetako itxaron-zerrendak murrizteko

Manel Ferran doktorea, Irun Zentroko Lehen Mailako Atentzioko Unitateko burua


Osasun Bidasoak Irunen hirugarren anbulategia aldarrikatu du ere, onartezinak diren hilabeteetako itxaron-zerrendak murrizteko

Osasun Bidasoa plataformak eskualdeko herritarren osasun zerbitzu publiko duin batentzako eskubideak borrokatzen jarraituko du. Bidasoko Ospitalearen bloke kirurjikoaren eraberritze proiektua ez ezik, Bidasoa eskualdeko Lehen Arretaren egoera larriaz ohartarazi dute euren azken agerraldian, eta "onartezinak" diren itxaron-zerrendak murrizteko, Oinaurren Irungo hirugarren anbulategiaren eraikitzea aldarrikatu dute.

Maria Jesus Alfonso, Bidasoa Ospitaleko ebakuntza-gelako erizainak azaldu duenez, OSI Bidasoako gerentziaren kontratazio politiken ondorioz, "profesionalek eskualdea utzi eta Osakidetzako beste osasun-zentroetara ihes egiten dute etengabe lan baldintza hobeagoen bila". Nekez ordezkatzen dira mediku eta erizain hauek, eta osasun publikoaren hainbat zerbitzuren desmantelamendua eragiten ari direlakoan daude.

Horren irudiko, maiatzaren 31n, 6 hilabete baino gehiago behar zirela traumatologiako kontsulta bat lortzeko. 125 egun urologia eta ekografia baten egiteko; 115 egun dermatologiarako eta 85 egun oftalmologia espezialista batek ikus zaitzan. Eta Lehen Arreta zerbitzuen gabeziak ez ezik, ospitalean ezinbestekoak diren hematologia bezalako ezinbesteko zerbitzuak "desmantelatzen" ari direla salatu dute.

Itxaron zerrendak murrizteko neurriak

Gaur egun eskualdean, bakoitzak 1.550 paziente artatzen dituzten 49 familia mediku eta 50 erizain daude. Eta 12 pediatra. Eta opor garaietan ez dira ordezkatzen. Baina profesionalen lan-kargaz haratago, azpiegitura "arazo kroniko" bat dagoela gaineratu dute. Irun Zentroko Lehen Mailako Atentzioko Unitateko buruak, Manel Ferran doktoreak emandako dauten arabera, 38.300 pazienterekin Osakidetzako EAE osoko artatze kargarik handiena duen anbulategia da Irun Zentrokoa (Hermanos Iturrino), eta 1959ean eraikitako osasun zentroa izanik "inoiz ez da eraberritze orokor bat egin". Gaur egun 1.900 metro koadroko azalera du, gehitu zaizkion aurrefabrikatutako 4 moduluak barne. Dunboako anbulategiaren kasuan ere, 1980ean eraikitakoa izanik, azpiegitura zaharkitua eta txikia geratu da. Hortaz, duela 25 urte proiektatuta dagoen hirugarren osasun zentroa eraiki dezatela eskatu dute. Oinaurre horretarako 1.000 metro koadroko lur eremu bat gordeta baitago.

Ospitaleko eraberritzea

Bestalde, udazkenaz geroztik Bidasoa Ospitaleko ebakuntza-gelen eraberritzeko proiektua geldiarazi izanarekin lasaitu ederra hartu dute. Baina Osakidetzak komunikabideen bidez jakinarazitakoaren ondotik osasun profesionalekin inor ez da jarri harremanetan bi hilabeteotan. "Zuzendaritza ez da langileokin harremanetan jarri Onkologikora ez gindoazlea komunikatrzeko ere", dio Alfonso erizainak.

Gauzak honela, ospitalea eraberritzeko proiektu berria adostasunetik osatu ahal izateko, mahai baten bueltan esertzeko eskatu dute "Gotzone Sagardui sailburuak Irungo alkateari agindu zion moduan". Oroitarazi beharra dago, anartean, Ladron de Guevara eskualdeko OSI Bidasoako gerenteak bere dimisioa aurkeztu zuela duela bi hilabete, Eusko Jaurlaritzak ebakuntza-gelen eraberritze proiektua bertan behera uzten zuela jakinarazi bezain pronto. Ez dute oraindik ordezkatu, eta Bidasoko Ospitaleko zuzendari medikua, Maria Eugenia Alkiza ari da funtzioetan.

Plataformatik herritarrak gogoetatzera gonbidatu ditu, eta ostiralero 14:00etan ospitaleko atarian antolatzen dituzten elgarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatu dute.

 

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika