Podcast

Osasungintzaren politika: airean eraikitzen ez diren anbulatorioetatik parapeto instituzionalera

Jose Antonio Santano, Irungo alkatea


Osasungintzaren politika: airean eraikitzen ez diren anbulatorioetatik parapeto instituzionalera

Xabier Iridoy, Irungo EAJren bozeramalea


Osasungintzaren politika: airean eraikitzen ez diren anbulatorioetatik parapeto instituzionalera

David Nuño, Elkarrekin Podemoseko ordezkaria


Osasungintzaren politika: airean eraikitzen ez diren anbulatorioetatik parapeto instituzionalera

Irungo EAJk martxoko udalbatzan bi anbulatorio berri (Oinaurre eta Erdigunekoa) Osakidetzari eskatzeko mozioa aurkeztuko duela iragarri ondotik, aste honetan Udal Gobernuko PSE-EE eta Elkarrekin Podemosek osasun zerbitzuen premia gorriari erantzuteko beharra nabarmendu dute. Baina polemikak alboratu nahian, hika-mika politikoa areagotu baizik ez da egin.

Izan ere, polemikak alde batera utzi nahi izan ditu Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak. Baina argi utzi nahi izan du, Irungo hirugarren anbulategia Oinaurren izango dela edo ez dela izango. "Anbulategiak ez dira airean eraikitzen, eta gaur egun dagoen lursail erreal bakarra, Oinaurrekoa da", argitu du.

Zentzu honetan, Osakidetzak orain arte egindako planifikazioaren aurrean, Gotzone Sagarduy Osasun sailburuaren inprobisazioa salatu du. Bere esanetan, Osakidetza izan zelako 2013an udalarekin harremanetan jarri zena hirugarren anbulategia hiriaren mendebaldean eraikitzeko lursail bat eskatuz. Eta 2015ean Oinaurrekoa lagatzea erabaki zuen udalbatzak. Osakidetzak ongi ikusi du hau 2022ko apirila arte. "Adostasun politikoa eta instituzionala izan da honi buruz orain dela gutxi arte, baina iaz bat-batean, eta arrazoirik eman gabe, egindako plangintza aldatu egin du Osakidetzak" alkatearen esanetan. Sagarduy andereak berak jakinarazi zuen "hausnarketa prozesu bat abiatzen zutela Bidasoaldeko osasun zerbitzuen inbertsioei dagokienez". Honi gehitu behar zaio joan den astean 2023-2033 Osasun Plan Zuzentzailea plazaratu zuela, "udalak jaso ez duen dokumentua". 2013tik plangintzatutakoa hankazgora jarri duela salatu du alkateak eta "planifikazioa zegoen lekuan, inprobisazioa".

Santanok argitu du ez duela polemikarik nahi. Baina "hemen eta orain" Irungo herritarrek duten premia asetzeko, Oinaurre dela aukera bakarra. Eta egungo Erdiguneko anbulatorioa berritzea ere. "Hartutako konpromisoa bete dezala galdegiten diogu, besterik ez", dio Santanok, "jakinda iazko apirila arte 500.000 euroko aurrekontua onartua zegoela Oinaurreko anbulatorioaren proiektua enkargatzeko".

Jakinarazi duenez, Ladron de Gebara OSI Bidasoako zuzendari ohiak iragarri zion, EHUko arkitektura sailarekin harremanetan ari zirela dagoeneko, Irungo arkitekta batek Erdiguneko anbulatorioa berritzeko proiektua egin zezan. Eta Oinaurreko eraikin berriaren kasuan, Osakidetzak 3.000 metro koadroko anbulatorioa zuela aurreikusita.

Joko politikoaren balazta

Horiek hala, aste honetan PSE-EE ez ezik, Irungo EAJk ere anbulatorioa izan du hizpide. Martxoko udal osoko bilkuran mozio bat aurkeztuko baitute jeltzaleek Osakidetzari inbertsio plangintza eta egutegi bat finkatu dezan eskatuz. Eta epe ertainari begira Oinaurreko anbulatorioarekin bat egiteaz gain, erdigunean 10.000 metro koadroko lehen arreta zerbitzu handi eta moderno baten aldeko apostua berretsi du. Xabier Irido jeltzaleak dioenez, "ezin gara konformatu, eta Eusko Jaurlaritzak egiten duen proposamenaren aurrean, ezin dugu aukera galdu". Zentzu honetan, alkateak egiten duen Oinaurreko eskaintza eskax geratzen dela uste dute jeltzaleek 30 urteko beharrei erantzuteko.

Anartean, jeltzale eta sozialisten arteko tira-birak "parapeto instituzional" baten funtzioa egiten ari dela leporatu die Elkarrekin Podemosek. Gogor salatu du bi alderdi hauen jokamoldea anbulatorio berriaren eta, orohar, Bidasoaldeko osasun zerbitzuen beharrei buruzko lanketan. Irunen eta Eusko Jaurlaritzan "gauza bat esan eta bestea egiten" dutela leporatu di David Nuñok. Hala, Elkarrekin Podemoseko Irungo ordezkariak ardura galdegin die, bereziki Jose Antonio Santanori, 2013az geroztik Irungo alkate gisa presio gehiago eman zezakeela uste duelako. 

Azken berriak

2023ko Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an ospatuko da

Erdiz Bizirik plataformak zenbait solasaldi informatibo antolatu ditu martxoan eta apirilean

Hondarribiarrak mundura sortuko diren bitartean zuhaitzak landatzen jarraitzeko prest

Bizikletentzako segurtasuna aldarrikatzeko txirrinda-martxa antolatu dute Hendaian

Osasungintzaren politika: airean eraikitzen ez diren anbulatorioetatik parapeto instituzionalera

Hendaia-Parise trena blokatu dute, erretreta erreformaren kontrako presioa atxiki nahian



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika