Podcast

Ospitalea berritu ez ezik «handitzeko» mobilizatzera deitu du eratu berri den Osasun Bidasoa plataformak (2021-11-29 14:26:04)

Plataformako kide zenbaitzuen iritziak bildu ditugu


Ospitalea berritu ez ezik «handitzeko» mobilizatzera deitu du eratu berri den Osasun Bidasoa plataformak (2021-11-29 14:24:16)

Entzun hemen Osasun Bidasoa Plataformaren aurkezpen manifestua


Ospitalea berritu ez ezik «handitzeko» mobilizatzera deitu du eratu berri den Osasun Bidasoa plataformak

Osasun Bidasoa Plataformak indarrak ezker-eskuin biltzen jarraitzen du. Astea bete da plataforma eratu zenetik, baina osatzen duten kolektibo ezberdinek asteotan egindako lanari esker, dagoeneko 4.000 sinadura bildu dituzte Bidasoako Ospitalearen berritze proiektuaren kontra. Izan ere, Osakidetzak martxoan abiatu nahi dituen modernizazio lanak duela 10 urte aurreikusitako beharrei erantzuteko proiektu batean oinarrituta dagoela salatzen dute. Eta orduz geroztik, Bidasoa bailaran populazioa emendatu eta zahartu egin denez, datozen 30 urteei begirako beharrei erantzungo dien proiektu berri eta adostu bat aldarrikatzen dute. Hau guztia dela eta, «atzerabueltarik izango ez duten lanak hasi baino lehen, lizitazioa gelditzea» eskatzen dute. Eta erabiltzaile, osasun langile eta agintarien artean adostutako proiektu berri bat osatzeko eskaria luzatu dute.

Dagoeneko, OSI Bidasoako gerentziari eta bailarako udal agintariei bilera eskaera luzatu die plataformak. Eta ospitaleko Bloke Kirugikoko langileek proposamen alternatibo bat mahai gainean ezarri dute. Roberto Salmeron doktoreak oharatarazi duenez, «egungo proiektuarekin, obrak dirauten bitartean nekez bermatu ahalko da bidasotarren osasun segurtasuna». Izan ere, lau ebakuntza gelak ez ezik, Donostiako Onkologikora lekuz aldatuko dituzte laborategia bezalako oinarrizko zerbitzuak. 100.000 erabiltzaile biltzen dituen Irun, Hondarribia eta Bortziriak eskualdearen beharrak asetzeko, obra proiektuan ospitalea «berritzea eta handitzea» aldarrikatzen dute. Eta bien bitartean, obretan zerbitzuak bere horretan mantendu ahal izateko ere, larrialdietarako ebakuntza-gelak eta odol analisietarako laborategia eraikin anexo batean kokatzea.

Plataformatik argi dute zerbitzu hauek guztiak Donostiara eramatea ez dela onargarria. 100.000 biztanle distantzia luzeak egitera behartzen dituelako, eta larrialdi baten aurrean, «bizitzak arriskuan» jar daitezkeelako. Gainera, Eusko Jaurlaritzak 2022ko martxoan hasiko omen diren berritze lanei buruzko proiektua eta egingo den inbertsioa ere ez duela argiki komunikatu salatzen dute. Obren lizitazioa 5,2 milioi eurokoa da, lehen informazio ofizialen arabera, baina zifrak aldatzen dira informazio iturri ezberdinetara joz gero.

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika