Podcast

Ostegunetik igandera ospatuko da Hendaia Film Festibala (2021-11-23 15:22:33)

Ruth Cerqueira, Hendaia Film Festibalaren eramailea


Ostegunetik igandera ospatuko da Hendaia Film Festibala

Hizkuntza guttituen eta minoria sozial eta kulturalen zinemaldiak, ez dio hitzorduari huts egingo 2021 honetan. Hendaia Film Festibalaren bederatzigarren edizioa ospatzen dute aste honetan film labur anitzekin. Begiradak elkarteak sortu zuen, baina sendotu ahala eta izaera propioa duen heinean, Hendaia Film Festibala elkartea sortu zuten iada duela hiru urte. Urtero herrialde desberdinetako ehunka film eta dokumental jasotzen dituzte. Eta hautatutako zinten proiekzioak azaroaren 25etik 28ra pasako dituzte Varietes zinemagelan.

Baina filmen proiekzioetaz gain, artisten erakusketak, eta bestelako jarduerak ere proposatuko dituzte egunotan Gaztelu aretoan, Mendi Zolan kulturgunean edota Marinel Ospitalean. Sail ofiziala abiatu aitzin, eskolentzako emanaldiak ere proposatzen dituzte. Astearte honetan lehen mailako ikasleentzat eta asteazkenean kolegiokoentzat.

Ruth Cerqueira, Hendaia Film Festibalaren eramailearekin hitzegin dugu.

 

Azken berriak

Indartzen doan beganismoaren irudiko izango da asteburuan ‘Be Veggie’ azoka Ficoban

Wallmapu elkarteak Elias Garay maputxearen erailketa salatzeko elgarreratzea deitu du Irunen

Irundarren eta migranteen premiak begiz jota ditu EH Bilduk 2022rako

Irun gabonetako hiriburu bilakatzeko eginahaletan

Agian Zu Ere Atzegizalea Zara eta Ez Dakizu

Egunero denda batean opari banarekin prestatuko dute ‘Gabonaldia Hondarribian’



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika