Podcast

Pandemia lasaitu bitartean, "eskurtsionismoa" bilakatu den turismoari etekin atera beharretan (2021-03-24 17:37:05)

Pandemia lasaitu bitartean, "eskurtsionismoa" bilakatu den turismoari etekin atera beharretan

Sektore turistikoak pandemia bukaeraren argia ikusten ez duen bitartean, Bidasoa Bizirik garapen agentzia turismo politikak egokitzera behartuta ikusi da. Miguel Angel Paez eta Maria Serrano ordezkariek adierazi dutenez, pandemiaren murrizketa neurrien eraginez "ezin zaio turismoa deitu daukagun honi, eskursionismoa edo eguneko bisitaria baizik". Halere, egoerak ahalbidetzen duen neurrian, turismo sektoreak Aste Santuari ahal den etekin handiena ateratzeko xedea du, urte latza iragan baitu, bereziki hotelek.

Aste Santuari begira, EAEko hotelen okupazioa %20koa da momentuz. Eta eskualdean, nekazal-etxeek hobeto eutsi dioten bitartean, hotelak estu eta larri dabiltza. Ostatu eta jatetxeekin ez bezala, pandemiaren ondorioz ez zaie itxitzera behartu, baina praktikan turistarik ez da heldu ahal izan, eta gehiengo bat itxita egon da hilabete luzetan.

Promozio kanpaina 

Egoerari aurregiteko, Aste Santuei begira, hurbileko bisitariak erakartzeko kanpaina abiatu du Bidasoa Turismo erakundeak, online eta Gipuzkoako Lurraldebus-eko 324 autobusetan bideo promozionalen bitartez. Eta udako denboraldiari begira, aldiz, estrategikoki kokatzeko helburua du ere, eskualdeko eskaintza gizarteratu nahian.

Irun-Hondarribiak berezkoak dituzten komertzioa, historia (erdi aroa eta erromatarra) eta itsas-jarduerak nabarmentzen ditu kanpainak. Baina bereziki indar bat egin dute turismo berdean, eta Hiruzta txakolindegia edota Ola sagardotegia bezalako eragileen eskutik, esperientzia enogastronomikoen proposamenekin.

Sektoreko profesionalekin harreman zuzenean ari dira Bidasoa Bizirik erakundetik, eta Herri Katalanak, Madril edota Frantziako bisitariak etortzerik ez duten bitartean, EAEko zein Iparraldeko (30 kilometroko inguruan) mugazgaindiko bisitariak erakartzeko ahaleginetan ari dira. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika