Podcast

Ander Errazkin, Gure Esku Iruneko kidea (2021-04-14 16:58:33)

Pandemiaren oztopo guzien gainetik, ilusioa berpizteko sinadura bilketa abiatzen du Irungo Gure Eskuk larunbatean

Urte luzeetan etorkizuna ehuntzen aritu ondotik, eta Irunen 2018an aurrera eramandako prozesuaren ondotik, 5.000 lagun inguruk bere etorkizuna erabakitzearen aldeko herri galdeketan parte hartu eta gero, aspaldiko partez, kalera atera eta jendearekin egoteko saiakera egingo du Irungo Gure Esku herri dinamikak berriz ere.

Hamaika Gara ekimenaren baitan, auzoetan erreferenduma helburu hartuta, sinadura bilketa abiatuko dute. Apirilaren 17an, larunbatarekin, Urdanibia plaza, Zabaltza plaza, Arbesen (Palmera-Montero zentro sozialaren parean) eta Anakan (Aiako Harria kalean, Washington tabernaren parean) sinadurak biltzeko mahaiak jarriko dituzte, 11:30etik 14:00etara. Maiatzaren 22rako ekimen handiago bat prestatzen ari direla iragarri digu Ander Errazkin, Irungo Gure Eskuko eramaileak.

Hitzaldia asteazken honetan

Halere, momentuz, eta larunbatekoaren motorrak berotzen joateko, "Aukera berriak: Katalunia, Eskozia eta Euskal Herria" izenburupeko hitzaldia antolatu dute ere, apirilaren 14 (18:00etan), asteazken honetan Palmera Montero gunean. Mario Zubiaga (EHUko irakaslea, politologoa, soziologoa, gizarte-ekintzailea eta Gure Eskuko kidea) gonbidatu dute hitzaldia ematera. 

 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika