Podcast

‘Papogorri’ ikusgarria taularatuko dute igandean Hendaian

Oihan Delavigne Robles, Musik’haria taldeko kidearekin mintzatu gira


‘Papogorri’ ikusgarria taularatuko dute igandean Hendaian

Hendaia Euskaraz hilabeteko programazioa kari, Musik’haria taldeak ‘PAPOGORRI’ izeneko ikusgarria eskainiko du Hendaian, Mendizolan kulturgunean igande honetan. Bi emanaldi izanen dira: lehena goizeko 11etan eta bigarrena arratsaldeko 17etan.

Joan den abenduan estreinatu zuten obra, 2022an zehar Donibane Lohitzunen, Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean eta Luhusoko Arrixuri gelan sorkuntza prozesua burutu ondotik. Eta Herri Elkargoaren eskutik Maulen, Azkainen eta Luhuson ibili dira taularatzen. Aurten, aldiz, agenda aberatsa dute aurretik, eta Hendaiako izanen da hurrengo hitzordua. Hala sortu zen lekura itzuliko da egindako lanaren emaitza.

Papogorriren abenturak jakin etxetik ere segitzen ahal dituzuela, ikuskizunaz gain PAPOGORRI liburua ere plazaratu baitute Atlantica argitaletxearekin. 

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika