Podcast

Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Baraualdian parte hartu duten pentsionistekin solasean


Pentsioen defentsaren borrokan jarraitzeko indarturik itzuli dira Bilbotik

Martxoaren 13tik 18ra EHPMk Bilbon antolatutako mobilizazioen balorazioa baikorra egin du Txingudiko Pentsionisten Plataformak. Eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa "dagoeneko eskax" geratzen dela aldarrikatu dute.

Eguerdi hontan 300 bat pertsona bildu dira Irungo San Juan plazan, Txingudiko Pentsionisten Plataformak astero deitzen duen elgarretaratzean. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa 2029 urtera itxaron gabe, edota azken erreformaren zenbait neurri atzera botatzea aldarrikatu dute. Besteak beste, kotizazio oinarria azken 15 urtekoa izan dadin lehen bezala. Bestalde, espainair Gobernuak proposatu duen PPE Enplegu Pentsio Publikoaren proiektua salatu dute. Patxi Bengoetxeak, Txingudiko Pentsionisten Plataformako kideak plazan bertan azaldu duenez, "urtean 300.000 milioi euro kapitalizatuko dituen ekimena izanik, finantza erakunde pribatuek kudeatuko dute. Eta urtero 3.000 milioi euroko komisioa eskuratzeaz gain, langileen diru hori ez du gobernuak segurtatuko. Beldurra sorrarazten du".

Halere, gaurko berezitasuna, joan den aste osoan zehar EHPMk Bilbon antolatutako mobilizazioen balorazioa izan da. Milaka lagunek parte hartu baitzuten larunbateko manifestazioan. "Komunikabide handietan molbilizazioek izandako tamainako oihartzunik ez duela izan" salatzen dute, baina halere, aste osoan zehar izandako mahainguru eta solasaldiez gain, 150 pentsionistek egindako itxialdi-baraualdiak oihartzun handia izan duela gaineratu dute.

Txingudiko Pentsionisten Plataformako sei kidek parte hartu dute baraualdi horretan. Plataformak ahalegina eskertu nahi izan die plazan. Eta haiekin hitzegiteko aukera izan dugu. Lupe Zapiain, Lourdes Amiano, Pakita Etxegoyen Esnaola, Maite Elorriaga, Mariabi Prieto eta Jose Luis Etxabe.

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika