Santiagoko Deabruak kultur elkarteak "Pilarik eta Kablerik Gabeko Eguna" antolatu du zazpigarren urtez jarraian. Gaur egungo tresna elektriko eta digitalen liluratik haratago, bestelako aisialdi eredu bat posible dela erakusteko, maiatzaren 12 eta 13an, Palmera-Montero auzoko Zura jatetxearen plazatxoan ospatuko dute.
Berez, 4 eta 16 urte bitarteko neska-mutiko guzientzako zuzenduta dago. Baina familientzako pentsatuta daude bertan antolatutako jarduera gehienak. Hala, haurrak eta helduak asteburu batean jostailu eta jokoetarako argindarrik eta pilarik erabili beharrik gabe jolas egitera gonbidatzen dituzte. Juanjo Toledo, Santiagoko Deabruak elkarteko kideak azaltzen digunez, gaur egungo jostailu gehienak horretan oinarritzen baitira. (SOINUA)
Horiek hala, heldu den larunbata eta igandean, Palmera-Monteron kontsolak, telebista eta bideoak alde batera utzi, eta zapia, toka, mikado, zinta lasterketa, txapetan edota altxorraren bila bezalako antzinako jolas herrikoien bidez ongi pasatzeko gonbidapena egiten du Santiagoko Deabruak elkarteak.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek