Endayarrak elkartetik hatzeman dute azken hiru urteotan gero eta ume gutxiagok jokatzen dutela pilotan, eta beste kirol batzuk aukeratzen dituztela. Hori dela eta, izen handiak elkartzen dituen afitxa betetzen saiatu dira jendearen pilotarekiko maitasuna berpizteko. Hasiera batean Xala partehartzekoa zen, baina festibalaren biharamunean eskuzbanakako finala dauka, eta Titinek beteko du bere lekua. Beraz partida nagusian Gonzalez - Laskurian eta Titin III - Merino II izango dira aurrez aurre. Jean Michel Garayar Endayarrak elkarteko kidearekin izan gara.
Azken berriak
Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek