Podcast

Prozesiorik antolatu ezean, Aste Santuko irudiak ikusgai jarri dituzte Junkal parrokian

Santiago Reyes, parrokiko berettera eta Irungo prozesioari buruzko ikerlaria


Prozesiorik antolatu ezean, Aste Santuko irudiak ikusgai jarri dituzte Junkal parrokian

Irungo Aste Santuetan garai batean ospatutzen zuten prozesioa berreskuratu nahian dabil Junkal parrokia eta bere inguruko hainbat ekintzailek. Santiago Reyes eta Joxemi Otxotekok prozesioari buruz egindako ikerlanari esker hainbat bitxikeria bildu ahal izan dituzte. Eta azken hamar urteotan hiriak garai batean kalera ateratzen zituen pasoetako zortzi irudiak berritu ditu. Azkena berritzen Jesus etzandaren hilkutxa izan da udalak diruzlagunduta. Eta prozesioa berreskuratu ezean, zortzi irudiak Junkal elizan bertan ikusi ahal izango dituzue apirilaren 15a arte, parrokia ate zabalik egongo baita horretarako goiz eta arratsalde. 

Udalak parrokiak bere baitan dituen altxorrak balioan jartzeko beharra nabarmendu du Jose Antonio Santano alkateak. Erlijio kutsutik haratago "36ko gerraren ondorioz bere horretan mantentzen den ondare gutxi duelako hiriak, udaletxea, Junkal eliza edota Arbelaitz jauregi pribatua". Zentzu horretan, Jaitzubiko jauregia eta bere errota errekuperatzeko asmoa adierazi du alkateak, baita dagoeneko abian jarri duten Otegi-Basterretxea etxearen zaharberritzea ere.

Kontzertuak elizan

Bestalde, Aste Santuen karietara hiru kontzertu jasoko ditu elizak. Apirilaren 8an Ametsa Txiki eta Betiko Ametsa, apirilaren 9an Irungo Hiria Musika Bandaren prozesio martxen kontzertua, eta apirilaren 11n Ametsa Abesbatzaren emanaldia. Denak iluntzeko 20:00etan.

Santiago Reyes, parrokiko berettera eta Irungo prozesioari buruzko ikerlariarekin mintzatu gara

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika