Irun-Hondarribiko Minbiziaren Kontrako Elkarteak eritasun hau pairatzen duten herritarrentzako antolatu ohi dituen laguntza tailerren harira, Radioterapiaren Ondorioei Aurre Egiteko laguntza emango du hilabete huntan. Ekainaren 20an goizeko 11:00etan, elkarteko mediku eta psikologo batek zuzendutako tailer irekia prestatu dute.
Maider Sierra, Minbiziaren Kontrako Elkarteko psikologak azaltzen digunez, gaur egun minbizia gure gizartean oso hedatua dagoen eritasuna izan arren, kasu gehienetan sendatzea lortzen da, baina sendatutako pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburua dute tailer hauekin.
Radiologiaren eraginak eta haiei nola aurre egin aztertuko dute, beraz hurrengo tailerrean, ekainaren 20an. Irungo Foru karrikaren 4.ean duten egoitzan emango dute, eta tailerra dohakoa bada ere, plazak mugatuak direnez, ahal bezain laster izena ematea gomendatu dute. Horretarako, 943 630 115 telefono zenbakira deitu behar da.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek