Podcast

Real Union igandeko protagonista izango da Stadium Galetik kanpo

Igor Emery, Real Unionek Administrazio Kontseiluko presidentea


Real Union igandeko protagonista izango da Stadium Galetik kanpo

Irungo Udalak klub txuribeltzari bere harrobiko proiektu berriaren gizarteratzeko aukera eman nahi izan dio maiatzaren 22ko 'Igandero' ekimenean. Ohi bezala, Colon pasealekua 11:00etatik 13:30era itxita egongo da oinezko eta bizikleten gozamenerako, eta hiriko beste kirol elkarte batzuk izan duten aukera eskura jarriko diote Real Unioni oraingoan.

Gazteekin egiten duen lanari buruzko jardunaldia prestatu baitute. Igor Emery, klubeko presidenteak Igandero ekimenak kirola eta jarduera fisikoa sustatze aldera duen garrantzia nabarmentzearekin batera, Real Unionen "proiektu berria Stadium Galetik kanpora, hirierdian gizarteratzeko aukera" paregabea eskertu du.

Luis Sanchez, harrobiko eramaileak azaldu duenez, "oinarrizko futbola ezagutzeko aukera ederra izango da, betiere jolasaren bidez eta aire zabalean kirolaz gozatuz, non eta normalean trafikoa ikustera ohituta gauden puntu batean".

Aurreikusitako jardueren artean, baloiarekin egiteko jolas batzuk, gaitasun-ariketak, baloia eramatekoak edo banakako teknikakoak. Ate txikiak ere jarriko dira, 3x3 partidak edo antzekoak jokatzeko. Programa hori 11:00etatik 13:30etara arte egingo da, eta bertan parte hartuko dute Real Unióneko eskolako ikasleek eta interesa duen beste edozein haurrek.

Klubak jakinarazi duenez, Real Unioneko merchandisinga eta denboraldi amaierako jantziak prezio onean erosteko (1 eta 7 euro artean) aukera izango da bertan. 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika