Podcast

Real Unionek autobus ‘txuribeltz’ ofiziala estreinatu du

Igor Emery, Real Unioneko Administrazio Kontseiluko presidentea


Real Unionek autobus ‘txuribeltz’ ofiziala estreinatu du

Klub irundarrak Unitravel garraio enpresarekin duen 20 urteko lankidetza are gehiago estutu egin dute aurten. Autobus ofizialak 17.000 kilometro inguru egingo ditu denboraldi honetan, txuribeltz sentimendua eta Irungo irudia estatu osora eramanez.

Igor Emery, Real Unioneko presidenteak azaldu duenez, “kluba hazten ari den honetan, autobus propioa bere ikurrekin edukitzeko garaia iritsi da”. Unitravel enpresa 20 urte darama klub txuribeltzaren lehen taldea, zein harrobikoak garraiatzen. Oraingo honetan, aldiz, Beltza eta Real Unionen ikur, izen eta babesle nagusiak txuriz idatzirik, goi mailako taldeen antzera, Real Unionek badu iada bere autobusa.

Klubak ohartarazi duenez, 17.000 kilometro inguru egingo ditu lehen taldeak denboraldi honetan. Eta “zale zein jokalarientzat” kamiseta harrotasunez jantzitzen duten bezala, autobusa ere txuribeltz sentimendua areagoitzeko baliagarria izango delakoan dago Emery.

Lehen bidaia Galizara egingo du asteburu honetan, Arenteiroren aurka jokatzen baitu Real Unionek, larunbatean, 19:30ean.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika