RIBERA AZOKA ospatuko da Irunen larunbatean

Bosgarren ekitaldia izango da heldu den larunbatekoa, aurrekoetan bezala, Bidasoa, muga, arte garaikidea eta antropologia edota soziologia bezalako dispziplinak uztartuz.

Larunbatean, goizeko 9:30etatik atsaldeko 15:00etara ospatuko da Ribera Azoka edo eguna, Oxinbibiribilgo bidegorri inguruetan beraz.

Normaltasuna berreskuratzeko lehen urratsa artistentzat Irunen. Sektoreak bizi duen egoera ikusirik, kultura lehendabizikoa izan baitzen itxialdian gelditzen, eta ez da oraindik berriz martxan jarri.

Bide beretik, Hondarribian, Txikimusika saio berri bat antolatu dute, formula berreskuratuz heldu den larunbaterako. Arratsaldeko 19 :00retan Kasino Zaharreko lorategietan musika eta tailer ezberdinak izango dira familientzat.

Musika, sormena eta berziklapena landuko dute. Izan ere, TRAK MATRAKA musika tailer taldeak emango du kontzertua. Haien berezitasuna da, barazki, fruta eta berziklatutako gauzak baliatuz sortzen dituztela euren musika tresnak. 

Azken berriak

Osasun eta gizarte zerbitzuen arteko lankidetza indartu beharra dagoela aldarrikatu du AFAGI-k

Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako Bihotz berdeak programa berritzailea jarriko dute abian

Euskal Elkargoak, Hendaiako intzura zonalde industriala biziberritzeko plana abian jarri du.

‘Hondarribia mugitzen ari da’

Garapen iraunkorraren astea ospatuko du Hendaiak

RIBERA AZOKA ospatuko da Irunen larunbatean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika