Bihar eta etzi, ostirala eta larunbatarekin, "Sahararen Aldeko 8. Euskal Karabana: Elikagai Bilketa" kanpaina martxan jarriko dute. Tadamum elkarteko boluntarioek, elikagaiak eta oinarrizko higiene produktuak bilduko dituzte Irungo hainbat merkataritza zentrotan. Ekimen honen bidez, bilduko dituzten produktu guztiak, Otsailean Saharako errefuxatu kanpamenduetarako bidea hartuko duen euskal karabanan eramango dituzte.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"