Podcast

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan (2021-10-19 12:11:33)

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Hendaiako Baleak elkarteak “Itsasoa eta euskaldunak” hitzaldiarekin estreinatu zituen irailan ikasturte hontako ‘Baleakeko Solasaldiak’. Eta urriak 21ean, ostegun hontan segida emanen diote gaiari, Xabier Agote solaskide dutelarik. Albaola Itsas Kultur Erakundeko sortzailea 2015az geroztik eramaiten du Pasaiako Albaola Faktorian XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplikaren proiektuaren gidaritza.

Gazte-gaztetikan zuen ontziolan arotza izateko grina, baina proiektu honek arkeologiaz du gehiago. “1985ean Ameriketan ikasten nenbilela National Geographiceko aldizkari batean jaso nuen lehen aldiz baleontziaren aurkikuntzaren berri, eta egunen batean halako zerbait egingarria zela pentsatu nuen”, kontatzen du Agotek.

Euskal historiaren parte 

Hala, 80. hamarkadan piztutako su txikian sukaldatzen joan den proiektua da. Eta Kanadako Red Bay parean bale harrapaketen ondoren hondoratutako baleontziaren 7.000 pieza arkeologikoei esker, euskal balezaleen historiaz asko argitu ahal izan da orduz geroztik. UNESCO erakundeak proiektua babestu egin du, duen garrantzia nabarmenduz. “Euskaldunok sortu genuen Ameriketako lehenbiziko ustiakuntza industriala”, dio Albaolako arduradunak, “San Juan baleontziak 220 bat litro koipeko 900 kupel inguru gordetzen ahal zituen bere sabelean”. Baleen gizena Europan mendetan zehar erregai nagusia izan zela kontuan hartuta, eta kupel bakoitzak gaur egun 7.000 euro inguru balioko lukeela, “urtero milaka arrantzae zihoazten bale harrapaketaren industriak sekulako aberastasuna sortu zuelako garai haietan”, argitzen du.

Orain Albaolari esker, eta XVI. mendeko eraikuntza teknika eta bertako materialez modu berean egina, San Juan baleontzia itsasoratzeko erronka dute. 1565ean Pasaiatik atera zen moduan, orain ere Kanadarako bidean. “Hainbat arlo ikertu eta landu ditugu, garaiko ontziolen eraikuntzaz haratago, nabigatzeko teknikak ere”, argitzen du Albaolako arduradunak. 

Azken berriak

Indartzen doan beganismoaren irudiko izango da asteburuan ‘Be Veggie’ azoka Ficoban

Wallmapu elkarteak Elias Garay maputxearen erailketa salatzeko elgarreratzea deitu du Irunen

Irundarren eta migranteen premiak begiz jota ditu EH Bilduk 2022rako

Irun gabonetako hiriburu bilakatzeko eginahaletan

Agian Zu Ere Atzegizalea Zara eta Ez Dakizu

Egunero denda batean opari banarekin prestatuko dute ‘Gabonaldia Hondarribian’



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika