Podcast

Sanmartzialak arduraz “ospatzeko” deia luzatu du Irungo alkateak (2021-06-24 12:36:52)

Sanmartzialak arduraz “ospatzeko” deia luzatu du Irungo alkateak

Jose Antonio Santano San Pedro eta San Martzial jaien ospakizunetaz mintzatu da gaur. Atzo San Juan bezperaan Udalak ez zuen ohiko surik antolatu. Eta jakina den bezala, aurten Udalak uko egin dio jaietako programazioa antolatzeari. Dena dela, pandemiaren bilakaera baikorra ikusita, eta neurrien arintzearekin, irundarrek ahal den neurrian ospatuko dituztela jakina da. Eta horrexeagatik alkateak zuhurtziaz eta arduraz jokatzeko deia luzatu du gaur. “Ahal den neurrian, osasun neurriak errespetatuz eta bereziki lagunen eta senideen zirkulo sozial hurbilekoekin ospatzeko eskatu du”, jakinik bigarren urtez irundarrek ezin izango dutela nahi bezala gozatu.

Dena dela, kritikak jaso ditu Udalak egunotan deus antolatu ez izanagatik. Baina iaz eman izan ziren jende pilaketa kezkagarrien ondotik, alkateak argi du aurten Udalak ofizialki deus ez antolatzeko erabakia egokia dela. “Gehienbat jaietako programa antolatzeak normaltasun sentsazioa sor dezakeelako, eta iaz gertatutakoekin ikaskizuna atera ondotik, errepika ez daitezen erabaki dugu”, adierazi du Santanok.

Halere, udal talde politiko guztietako ordezkariak, udalbatzako korporazio osoak San Martzialgo baselizan botoa egingo du San Martzial egunean 12:00etan. Eta sinbolikoki bada ere, udaletxeko balkoian banderak ezarriko dituzte ekainaren 29an, 30ean eta uztailaren lehenean ere. 

Azken berriak

Herritarraren beharrak erdigunean jartzen jarraitzeko akordioetarako prest agertu da EH Bildu Irunen

Hondarribia beste ikuspegi batetik interpretatzeko Argazki Rallya antolatu dute

Aiako Harria, erreferendumaren alde EHa eta Katalunya lotuko dituen ‘Pirinioetako Bidea’-ren lehen harria

Kontigentzia Plana indartu arren, zenbait migrante kalegorrian jarraituko dutela salatu du Harrera Sareak

Arrantzaleen egunean sare konpontzaileak erdigune, eta behin betirako Portu auzoko bihotz-bihotzean ere

2022an Alardea guztiok batera ospatzeko, etenaldia hausnarketarako probestea eskatu du EH Bilduk

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika