Podcast

Santomas Futbito Txapelketa antolatzen ari dira oztopo guzien gaindi (2021-11-29 14:15:37)

Iñigo Gebara, Irungo Sareko kidearekin hitzegin dugu


Santomas Futbito Txapelketa antolatzen ari dira oztopo guzien gaindi

Garai batean euskal presoen alde arrakasta handia zuen Urantzuko Santomas Futbol Txapelketa berreskuratu zuen Irungo Sarek 2019an. Garai berriko txapelketak 24 talde bildu zituen orduan, eta Irungo sozial, kirol eta kultur arloko sustengu zabala. Baina berreskuratu eta pandemiak eten egin zuen iaz. Aurten, aldiz, garai berriko bigarren edizioa antolatzen ari dira oztopo guztien gainetik. Izan ere, pandemiak baldintzatutako txapelketa izango da. “Santomas egunean finalak baizik ez dira jokatuko”, dio Iñigo Gebara antolatzaileak, “jende gehiegi ez biltzearren, abenduaren 18-19ko asteburuan jokatuko dira sailkapen partidak bi koadrotan banatuta”. Ikusleak onartu ahal izango dituzten ere, ez dago oraindik argi, eta pandemiaren garapenaren arabera egokitu beharko dute.

Elkarbizitzarako korapiloak askatzen

Nolanahi ere, duela bi urteko txapelketa borobila izan zela nabarmentzen dute, «bai parte hartzean eta baita lortutako babes eta atxikimenduei dagokionean ere». Eta aurtengoan ere, bide beretik, txapelketari zein aldarrikapenari babes eta atxikimendu zabalena eman nahi diote. Izan ere, euskal presoen egoera bi urteotan arindu bada ere, hainbat euskalherriratze eta gerturatze izan direla medio, oraindik ere bada lan handia egiteko. «Egia da azken bi urte hauetan hainbat korapilo askatzen joan direla, baina oraindik ere, asko dago egiteko, elkarbizitza demokratiko baterako ezinbestean presoen aferari soluzio bat eman behar zaio, salbuespen espetxe politika desegin behar da behingoz eta presoen eskubide guztiak bermatu behar dira», diote Irungo Saretik.

Iñigo Gebara, Irungo Sareko kidearekin hitzegin dugu

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika