saroizigarronea baserriko gurutxet familia kanpora
10 may, 2012
Saroizigarronea baserriko Gurutxet familia kanporatu nahi dute
Hondarribiko Arkolla auzoko 120 bat bizilagun Santiagotxoko ermitan bildu ziren astearte iluntzean, Saroizigarronea baserriko maizterrekin elkartasuna adierazteko. Baserri huntako jabeak bertan 1907az geroztik errentan bizi den Gurutxet familia kanporatu nahi du orain, eta Arkollako bizilagunek ez dute hori onartzen. Etxetik kanporatzea injustizia iduritzen zaienez, auzokoak jabegoa eta maizterren artean konponbide duin bat adostea eskatu dute.
Izan ere, 105 urtez, famili huntako hiru belaunaldi bertan bizitu dira, eta baserriko jabearen seme-alabek Hondarribian dituzten beste baserri batzuekin egin dutena sahiestu nahi dute bizilagunek, izan ere, Maikiñenea, Beko Borda, Miserebe edo Jostonea baserrieatik ere maizterrak kanporatu ondoren, sasiz bete egin baitira. Enrike Lekuona, Arkolla auzoko bizilaguna da, eta Gurutxet familiari babesa emateko dituzten arrazoiak nabarmendu dizkigu.
Saroizigarronea baserrian Mari Carmen Gurutxetekin hitzegin dugu, eta aste honetan euren errekurtsoaren azken erabakiaren esperoan daudela esan digun arren, egia azalaeratuko delako itxaropena du. arazoak 2000. urtean hasi ziren. Baserriko jabeak eskudirutan kobratzen zien errente hilabetero, baina gaixotu egin zen, eta haren seme-alabek Mari Carmen Gurutxetenengana joan ziren, euren baserria okupatzen ari zirela salatuz. Auzietara jo zuten, baina gezurretan oinarritutako ebazpena eman zuen epaileak.
Azken berriak
Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek