Podcast

Segurtasuna, eskoletako inbertsioak eta Via Irun jarriko ditu EAJk aurrekontuen negoziaketa mahaian

Xabier Iridoy, Irungo EAJko bozeramalea


Segurtasuna, eskoletako inbertsioak eta Via Irun jarriko ditu EAJk aurrekontuen negoziaketa mahaian

Udal Gobernuarekin negoziaketarako prestutasuna eta jarrera eraikigarria iragarri dute jeltzaleek, baina hiru ardatz nagusitan ekarpenak egingo dituzte. Via Irun hobetzeko, eskoletan inbertsioa handitzeko eta Segurtasun eta Bizikidetza Plana garatzeko. 

Irungo udal gobernuak (PSE-Elgarrekin Podemos-Ezker Anitza) 2023ko udal aurrekontu proiektua jendaurrean aurkeztuko du gaur (19:00etan) Oiasso Museoan. Gobernuak gehiengoa duen heinean, abenduko udalbatzan onartuko dela aitortu badu ere, Miguel Angel Paezek, Ogasun ordezkariak iragarri du ahal den adostasun mailarik altuena lortzeko negoziatzeko borondatea duela. "Akordioa dagoenean irundar guztiok irabazten dugu, eta ez badago denok galtzaile", nabarmendu du.

EAJ udal taldeak bere partetik "modu eraikigarrian negoziatzeko prest" azaldu da. Agintaldiko azken aurrekontu proiektuan udal gobernuak markatutako irizpide aldaketak ulergaitzat jotzen baditu ere. "Egoera sozio-ekonomikoa zein zen ikusita, urteotan eskatu izan dugu udalak zituen baliabide ekonomiko guztiak aktibatzeko eta ez da horrela izan, eta 2023rako aldiz, pozik ikusten dugu gobernua gure tesietara etorri dela azkenik". Izan ere, Paezek aurkeztu duen aurrekontu proiektua %9,3ko gastu handitzea ahalbidetzeko, aurreko urteetan ez bezala, "baimendutako gehiengo defizita, beste erakundeetatik datozen diru-iturriak, eta baliabide ekonomiko guztiak erabili ditu", jeltzaleen arabera.

Nolanahi ere, EAJko bozeramaleak Xabier Iridoyk "aurrekontuak eta Irun hobetzeko aukerak ditu, eta ez makalak". Eta beraz, udal talde jeltzaletik negoziaketarako ekarpenak egingo dituela iragarri du. Momentuz, hiru ardatz nagusi nabarmendu dituzte zentzu horretan. Via Irun proiektuan trenbidearen bi aldeak lotuko dituen errepide berri bat aurreikustea (mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik bidegorri bat aintzat hartuko lukeena), eta azken hamarkadan "udalak eskoletan egindako inbertsio eskaxa" izan dela ohartu direnez, hau handitzea ere eskatuko dute.

Bestalde, duela bi hilabete luze talde guztiek izenpetu zuten Segurtasun eta Bizkidetza Plana garatu dezatela exijituko du ere. "Batzordea eratu behar da, eta premiazkoak diren hainbat puntu aurreikusten ditu planak, alkateak baizik aktibatu ezin dituenak", argitu du Iridoyk, kaleko segurtasuna irundarren kezka nagusietako bat dela nabarmenduz.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika