Podcast

Sexu askatasunaren kontrako %166 eraso gehiago eman ziren iaz Irunen

Irene Kastezubi, Gaurko Andreak elkarteko kidea


Sexu askatasunaren kontrako %166 eraso gehiago eman ziren iaz Irunen

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen Biktimaren Arreta Zerbitzuan %37 egin zuen gora 2021ean genero indakeriari lotutako salaketa kopuruak. Iaz jasotako 3.487 salaketetatik 1.870 biolentzia matxistari buruzkoak izan ziren. Zerbait orokorra izan dela aitortzen du Gaurko Andreak elkarteko Irene Kastezubik, baina Gipuzkoan ere, %25 gora egin duen bitartean, Irunen batez bestean %16an egin dute gora salaketak. "Icebergaren dondorra besterik ez da, eta datu larria da nolanahi ere, baina egia da gehiago salatzen dela lehen baino", dio Kastezubik.

Halere, salaketa motaren arabera badira aldeak. Bikote edo bikoteohien eskuko indarkeria matxista kasuen salaketek %16 gora egin duten bitartean, bereziki larria baita sexu askatasunaren kontrako erasoek %166 egin dutela gora Irunen. Orotara, biolentzia matxistari lotutako 177 salaketa jaso zituen Ertzaintzak joan den urtean.

Pandemia ondoko "normaltasuna"

Zentzu honetan, pandemiaren etxeratze garaian salaketen beherakadaren ondotik, 2020ko udaz geroztik dinamika gorakorra dela diote adituek. Eta 2021ean emandako salaketekin auzitegietan epaiak pilatzen ari dira.

Bestalde, Gaurko Andreak elkarteak eman ohi dituen berdintasun formakuntza saioak normaltasunera itzuli dira ikastetxeetan. Aurten Txingudi Ikastolan edota San Vicente de Paul eskolan aritu dira, eta haur zein nerabeen artean, oraindik ere biolentzia matxistaren normalizazioaz jabetu dira. "Bikoteen kontrol jarrerak eta zenbait erasoren konzientziarik ere ez dute zenbait kasutan", dio Kastezubik. Zentzu horretan, sare sozialek duten eragin nabarmenaz ohartarazi du, gazteen erreferentzia nagusiak gaur egun tiktoker eta youtuber famatuak direlako. Eta jarrera sexistak mezu baikor gisa plazaratzen dituzte askotan.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika