Podcast

sokoa enpresako langileek haserre

Sokoa enpresako langileek haserre

Bulegoko aulki eta altzarietan Frantziako merkatuan erreferente den Hendaiako Sokoa lantegiko langileak apirilaz geroztik gatazkan baitaude lantegiko zuzendaritzarekin. Sokoako zuzendaritzak pribilejiatutzat jo ditu betidanik langileak, baina horrela ez dela salatu dute orain. Izan ere, 2012-2013ko soldata negoziaketan 37 euro t´erdiko igoera gordina eskatzen dute, lantegiak proposatzen duena baino 12 euro t´erdi gehiago. Baina gatazka ez da horretara bakarrik mugatzen. Langileek zuzendaritzarekin konfiantza galdu dutela diote. Izan ere, 1999an 35 oreneko akordioa sinatu zuten langileen %80aren adostasunarekin. Eta honen arabera, langileek erdietsitako hainbat eskubide galdu zituzten, baina lanorduen zatiketari uko egin zitzaion. Gerora, bete egin ez dena. Era berean, produktibitatearen baitan, soldata gutxitu arren, lantegiaren urteko irabazien araberako ordainak jaso beharko lituzkete. Baina Sokoak atzerrian egin dituen inbertsioek galerak ekarri dituzte, eta apirilean jakitera eman zitzaienez, galera horiek langileek maiatza huntan eskuratu beharko lituzketen irabaziekin orekatzea erabaki du zuzendaritzak. Beraz, langileek ez dute gehigarria jasoko. Hori gutxi balitz, 2002an Sokoak 2 milioi eta 330.000 euroko irabaziak ukan zituen arren, zailtasun ekonomikoak argudiatuz, lantegiak langileen ordainsarietako aitzinatasun prima kentzea deliberatu zuen. Eta 2004an, lantegiak energia aurrezpena lortzeko ordutegi aldaketak eman ziren, ordainsariak emendatu gabe, baina langileek astean ordu eta laurden gehiago lan egitera pasatuz. 2010eko soldata negoziaketan, aldiz, langileek argi ikusi zuten ez zela 35 oreneko akordioa ez eta konbenio kolektiboa errespetatzen. Era berean, lantegiaren erdian ur putzuak daudela gogoratzen dute. Eta prekariazioa eta lan baldintza txarrak salatzearekin batera, Sokoa praktikan kooperatiba bat denik ere ezbaian jartzen dute. Kooperatibetako printzipio demokratikoa den "pertsona bat=bozka bat" ez da errespetatzen. Izan ere, teorian kooperatiba bada ere, praktikan Sokoako akziodunen %48ak kapitalaren %9a duen bitartean, 14 lagunez osatutako akziodunen %2ak kapital horren %34 duela salatzen dute.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika