Podcast

"Sutea nahita egindakoa dela uste dugu" (2021-02-23 13:06:49)

"Sutea nahita egindakoa dela uste dugu"

Asteburuko protagonista Nafarroa Garaian eta Bidasoaldean zehar jazotako suteak izan dira. Zehazki, suteak Nafarroa, Gipuzkoa eta Lapurdi artean 1.800 hektarea erre ditu eta Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, horietatik 900 Bera eta Lesaka artean zabaldu ziren.

Hori gutxi balitz bezala, Baztanen 500 hektareatik gora erre ziren. Gogoratu beharra dugu, Bera eta Lesaka arteko suteaz gain, Arizkunen, Pertalatsen, Bertizen eta Alkurruntzen ere beste 4 sute bistatu zituztela. Kalteak izugarriak izan dira; hala nola, Amaiurren bi borda kiskali zituen suak eta  animaliak hil edota erredura larriekin agertu dira.  Asteburukoa tragedia hutsa izan da, eta aipatu bezala, Bera eta Lesaka arteko suteak suntsitu ditu lur gehien.

Aitor Elexpururekin, Berako Alkatearekin, mintzatu gara.

Azken berriak

Joan den asteko suteen ondorioz sorturiko bizpairu kontu

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunarekin irungo udaleko berdintasun arloak dozena bat proposamen prestatu ditu.

Oihana Etxebarrieta: "Hondarribian elkarrizketa bideratu bitartean, dokumentala hitzari bide emateko hazitxoa ureztatzeko tresna izan dadila"

Hondarribiko herria ahobatez egin du Amazonek Lanbarrenen sortu nahi duen gune logistikoaren kontra

Mugaz bi aldeetako polizien "migranteen ehiza" gaitzetsi du Irungo Harrera Sareak

2021ean ere Covid dirulaguntzak eskainiko ditu Txinzer-ek behar dutenentzako

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika