Podcast

Torturen bidegabekeria eta alde humanoa biltzen dituen 'Bi Arnas' dokumentalaren estreinekoa Irunen

Kima, Iratxeren Lagunak taldeko proiektuaren eramailea


Torturen bidegabekeria eta alde humanoa biltzen dituen 'Bi Arnas' dokumentalaren estreinekoa Irunen

Iratxe Sorzabal euskal preso irundarra eta Mari Nieves Diazen (bere ama) arteko elkarrizketa protagonista duen 'Bi Arnas' dokumentala aurkeztuko dute maiatzaren 22an Irunen. Amaia Kultur Zentroan egingo dute estreinaldia (18:15ean), baina dokumentala Euskal Herrian zehar eta Euskal Herritik kanpo ere hedatuko da gero.

Iratxeren Lagunak taldeko ekimena izanik, diru bilketa kanpaina herrikoi bati esker aurrera eraman ahal izan dute proiektua. Itsulapiko.eus plataforman 12.500 euro baino gehiagoko ekarpenak jaso baitituzte. Eta ekoizpena profesionala ez bada ere, "jende askoren lanari eta ekarpenari esker" orain artean sekulan hain argi aipatu ez den torturaren bidegabekeria gizarteratzeko asmoa du. "Iratxerentzat terapia edo lagungarri izan da, gogorra ere, eta ezagutzen dugunontzat biziki larria izango bada ikustea, gainerakoei gogoetarako parada izan dadin du helburu", argitu digu Kimak, Iratxeren lagunak. Itxi gabeko zauria ama baten ahotsetan biluztu, eta orain artean Iratxek inor gutxirekin partekatu ez zituen jasandako torturen azalpenak biltzen ditu dokumentalak. Baita bere sentimenduak, eta amaren sufrikario isila. Errealitate gordin baten ikuspegi humanoa da.

Dokumentalaren estreinaldiari buruz hitzegin dugu Iratxeren Lagunak taldeko proiektuaren eramaile izan den Kimarekin.

Trailerra: https://www.youtube.com/watch?v=x1JUzuFAqtQ

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika