Podcast

Miren Etxebeste PODEMOS ikasturte politiko berriaren ardatz (2020-09-08 13:06:59)


Trantsizio ekologikoaren aldeko apostua egin nahi du Elgarrekin Podemosek, gainbeheran den Irungo eredu ekonomikoa eraldatzeko

Eta ikasturte politiko berria ere abiatzen da, udako geldialdiaren ondorioz irailan beti bezala. Baina aurten martxoaz geroztik pandemiari aurregiteko neurrietaz haratago, udalgintza geldirik egon da. Eta pandemiak erakunde publikoetan eragindako abagunea atzean uzten hasiko dira. Bereziki, 2021. urteko udal aurrekontuak negoziatzen hasi aurretik, udal tasa eta inposatuak zehaztu beharko dituztelako, familien beharrak emendatuko diren urte konplikatu bati aurregiteko.

Eszenatoki horren aurrean, ikasturte hontarako proiektu eta ardatz nagusiak nabarmendu nahi izan ditu Irungo Elgarrekin Podemos udal taldeak.

Ekologia, feminismoa eta arlo soziala, haien lerro nagusiei jarraiki, pandemiak eragin dituen behar sozialei erantzutea lehentasunezkoa da haien ustetan. Eta beraz, Udalak bere diru partidak birpentsatu beharko dituela diote. Halere, 2020 urteko udal aurrekontuak onartzeko, Udal Gobernuak Elgarrekin Podemos-i onartutako partidak hor direla, eta bete beharreko hainbat proiektu oroitarazi dizkio alkateari Miren Etxebestek.

Azken berriak

Osasun eta gizarte zerbitzuen arteko lankidetza indartu beharra dagoela aldarrikatu du AFAGI-k

Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako Bihotz berdeak programa berritzailea jarriko dute abian

Euskal Elkargoak, Hendaiako intzura zonalde industriala biziberritzeko plana abian jarri du.

‘Hondarribia mugitzen ari da’

Garapen iraunkorraren astea ospatuko du Hendaiak

RIBERA AZOKA ospatuko da Irunen larunbatean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika