Podcast

Trantsizio sozialaz eta hiri ereduaz alternatibak bilatuko ditu BiziHiriak ekimenak Txingudi eskualdeko ikuspegitik

Trantsizio sozialaz eta hiri ereduaz alternatibak bilatuko ditu BiziHiriak ekimenak Txingudi eskualdeko ikuspegitik

BDS Koop eraldaketa fabrikak proposatzen duen BiziHIRIak foroa ospatuko da larunbata honetan Irunen. Trantsizio ekosozialak eta hiri ereduaz alternatibak proposatzeko helburua du ekimenak. Agroekologia, ekofeminismoa edota mugikortasun jasangarrian lanean diharduten hainbat eragile sortu dira azken urteotan Txingudi bailaran. Orain eskualdeko ikuspegia bultzatzeko saretze lana behar da. Eta ideia horretan oinarritu da BDS Koop eraldaketa fabrika BiziHiriak egitasmoa abian jartzeko.

Marko horren baitan, jardunaldia antolatu dute larunbatean Palmera Montero gunean goizeko 10:00etatik aurrera. Eskualde ikuspegia landuz, ekonomia sozial eta eraldatzailean ari diren eragile edo elkarte desberdinak bilduko dituzte solasaldi baten bueltan. Hiritik At, Parean, Balazta, Sorburu baratza, RecyclArte edota Dunboa ikastetxeko gurasoen elkarteak parte hartuko dute besteren artean.

 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika