Herenegun hil zuten Troy Davis presoa AEBetako Georgia estatuan. 20 urte kartzelan egon da ustez polizia bat erahiltzeagatik. Epaiketan deklaratu zuten bederatzi lekukoetatik zazpik esana zuzendu dute, poliziaren presioak salatuz. Giza Eskubideen aldeko jendea eta Troy Davisen familiak amaiera arte espero zuten exekuzioa bertan behera gera zedila. Aurretik hiru aldiz atzeratua zen erabakia, baina azkenik aurrera eraman dute. Amnistia Internazionaleko kidea den Germainekin hitz egin dugu kasu honen inguruan.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"