Podcast

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Alkatea, erakusketaren inguruan. (2021-04-28 17:50:02)

Constantino Virtoren iloba erakusketaren inguruan (2021-04-28 17:48:33)

Ttino Virtok Hondarribiari egindako ekarpen itzela eta anitza ikusgai Arma Plazan

Hondarribiak min egiten zion Constantino Virto Olascoagari. Jakinmin eta jakituria handiko gizona izaki, prezisio handiko artista, margolaria eta alor ezberdinetan ikerlaria ere, bere herriko historia eta ondare material zein inmaterialaren gordailu ere bazen. Umila zen heinean, ez zituen laudorioak eta omenaldiak maite. Baina egiten zuen guztia hondarribiarrek jakin eta goza zezaten helburua bazuenez, Arma Plaza Fundazioak bere ekoizpenaren parte bat bildu du 'Constantino Ezagutzen' erakusketan, eskertza eta omenaldi gisa.

2019an zendu zen Ttino Virto, baina bere eskuz egindako margolanak, grabatuak, harresiko arkitektura bozetoak edota 'Arrantzaleak' liburuan bildutako herriko baxura arrantzari buruzko tresna eta teknikari buruzko jakituria, betirako denen eskura dagoen altxorra izango dira.

Erakusketa Arma Plazako goiko solairuan bisitagarri izango da apirilaren 29tik maiatzaren 23ra, egunero, 10:00etatik 18:00etara, eta igandetan 10:00etatik 14:00tara. 

Azken berriak

Hendaiako Gure Ikastolak Herri Urratsek utziriko hutsunea betetzen saiatuko da igandean

Kanpotik iritsitakoentzat eta DBHkoentzat udako euskara errefortzua proposatzen du Irungo Udalak muxu truk

Hondarribia '30 hiria' izango da asteartetik aurrera, Irunek 10 urtez egindako bideari jarraiki

Udalaren urte luzeetako dinamikak aldatu eta euskalgintzarekin zubiak eraiki nahi ditu Euskara arloko ordezkari berriak

Irun jasangarriago, erosoago eta berdeago baten alde adostasunetik egiteko deia luzatu du EAJk

Lizar bat gutxiagorekin eta 21 plaza gehiagorekin zabaldu dute Bienabe Artiako aparkaleku berria

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika