18 mar, 2022
Bihar, martxoaren 19, Hendaiako Errepublika plazan, Txema Egiguren euskaltzale eta Hendaiako danborradaren sortzaileetako bati omenaldia egingo diote. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia, eta bertaratu nahi dutenei txuri-urdinez jantzita joateko eskatu diete. Omenaldia girotzeko, danborra eramatea ere proposatu dute.