Txillardegiri omenaldia eginen diote igande honetan Donostin, Victoria Eugenia antzokian, goizeko 11:30etan hasita. Esan beharra dago, bere ibilbide guztian zehar, Hendaiatik pasa izan zela eta baita bertan bizi ere. Xanti Zapirain-ekin hitz egin dugu, eta Txillardegiren inguruan gehiago ezagutzeko aukera eskaini digu, elkar ezagutu baizuten.
Kultur eta politika arloetako hainbat lagunek hartuko dute parte bideoz zein musikaz lagunduko duten saioan. Anje Duhalde, Erramun Martikorena, Oreka TX eta Eñaut Elorrieta parte hartuko dute ere.
Azken berriak
Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"