Podcast

txingoody paradise reggae festibala

Txingoody Paradise Reggae Festibala

Lanetik Egina musika taldeen elkarteak Txingoody Paradise Reagge Festibalaren hirugarren ekitaldia prestatzen hasia da. Hilaren 28an ospatuko dute hiri erdiko Merkatu Zaharrean. Denetara bederatzi musika taldek parte hartuko dute, haien artean, eskualdekoak diren Ras Miguel and Tafari irundarrak eta Soon Come hendaiarrak. Baina kanpotik iritsitako Watts Attack, Thunder Clap edo Equal Brothers taldeak ere pasako dira taulagainetik. Mattin Sortzabalbere, Lanetik Egina elkarteko kideak azaltzen digunez, denetatik egongo da. Merkatu Zaharrean hilaren 28an 19:00etatik goizeko ordu txikietara bitartean. Gogoratu era berean, musika jaialdi ekologikoa dela konzientzian. Eta beraz, jaialdiaren promozio kanpaina egiterako garaian bezala, Merkatu Zaharreko kontzertua antolatzeko ere produktu ekologikoak eta iraunkortasun irizpideak nagusitu direla.

Azken berriak

Alardearen erronkak Irungo V. Berdintasun Planean ezinbestean txertatu behar direla esan du Emakundek

Hendaia-Baiona arteko korridore seguruak aldarrikatuko dituzte larunbatean Pausun

'Hondamendia' dator Hondarribira kontsumo gizarteari buruz hausnartzeko

Erretreten erreformak geldiarazteko borrokan indarrak biltzen hasi dira mugaz gaindi

Iaz jaiotako 95 hondarribitarren ametzak martxoaren 18an landatuko dituzte

Komunitatea eraikitzeko tresna gisa baliatzen ari da euskara Dunboa eskola publikoa



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika