Podcast

Txirrindularien Itzuliak eragin ditzakeen herritarren itzuliak sahiesteko gida argitaratu du Udalak

Maria Serrano, Hondarribiako Udaleko zinegotzia


Txirrindularien Itzuliak eragin ditzakeen herritarren itzuliak sahiesteko gida argitaratu du Udalak

Apirilaren 4an Hondarribian jokatuko den Euskal Herriko Itzuliaren lehendabiziko etapak herriaren irudiarentzat onuragarria bada ere, inorri ez zaio oharkabean pasatzen trafikoan erabateko eragina izango duela. Astelehenean 12:00etatik 18:00etara herriko hainbat kale eta auzo blokatuak egongo dira. Eta herritarrei alternatibak eskaini eta haiek eguneko desplazamenduak ahal bezain ongi antolatu dezaten komunikazio kanpaina azkarra antolatu du Udalak.

Erlojupeko froga hondartzatik hasiko da, eta 7,5 kilometrotan zehar Hondarribian barna ibiliko da San Pedro kalean bukatzeko. Helmuga Hermandade parean, Sare Konpontzaileen plazan izango da.

Maria Serrano zinegotziak iragarri duenez, besteak beste, «Lurgorri, Higer Bidea, Alde Zaharra eta Santiago kaleko etxebizitzetan autoek ezin izango dute ez sartu ezta atera ere». Eta Loraitz haur eskolako erabiltzaileek oinez hurbildu beharko dute arratsaldean. Eta autobusetan ere eragina izango du linea gehienetan. Egun horretan autobusen azken eta lehen geltokia herrian Ama Guadalupekoa ikastetxekoa izango da, edo pareko Itxolan egokituko duten geltokia.

Dena dela, norbere auzo edo kalearentzat eskaintzen dituzten alternatiben eskuorria postontzian jasoko dute herritarrek. Eta interneten, Udalaren webgunean azpi-atala sortu dute espreski informazioa eskura jartzeko: Itzulia 2022 Hondarribia, https://itzulia.hondarribia.eus.


 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika