Podcast

Txomin Sagarzazu: “Irtenbide sinplerik, guk behintzat ez dugu ikusten, garbitzaileen gatazkaren egoera sinplea ez delako”

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea, Udalaren jarrera aktiboa argituz


Txomin Sagarzazu: “Irtenbide sinplerik, guk behintzat ez dugu ikusten, garbitzaileen gatazkaren egoera sinplea ez delako”

Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkatea, irtenbide sinplerik ez dagoela, Udalaren ardura ukatu gabe


Txomin Sagarzazu: “Irtenbide sinplerik, guk behintzat ez dugu ikusten, garbitzaileen gatazkaren egoera sinplea ez delako”

Txomin Sagarzazu, Hondarribiako alkatea. Greba eskubidea eta hezkuntza eskubideen arteko talkari buruz


Txomin Sagarzazu: “Irtenbide sinplerik, guk behintzat ez dugu ikusten, garbitzaileen gatazkaren egoera sinplea ez delako”

Juan Mari Altuna, Ogasun ordezkari eta gobernukidea, garbitzaileen aldarrikapen eta egungo lan baldintzei buruz zenbait zehaztasun


Txomin Sagarzazu: “Irtenbide sinplerik, guk behintzat ez dugu ikusten, garbitzaileen gatazkaren egoera sinplea ez delako”

Hondarribiko udal gobernuak, garbitzaileen lan gatazkan “udalaren jarrera aktiboa” dela argitu nahi izan du gaur. Eta eskoletako garbiketaren ardura udalarena denik ez du ukatu, baina kontratuarekin eskuak lotuak dituztela berretsi dute, eta ISS enpresa eta langileei ere borondatea galdegin die negoziazioan sakon dezaten. 

 “Astebetean konponduta egon daitekeela uste dugu, bai, baina zeinen partehartzea eskatze du horrek? Ez da aitzakia, ez da basoa jartzea aurreko aldean, udala da arduradun, bai, baina zerbitzua lizitatua dagoen baldintzetan ematen da”, argitu du Txomin Sagarzazu alkateak. Udalak egun indarrean den kontratuarekin eskuak lotuak dituela aditzera emanez. Hortaz, udal gobernuak berretsi egin du berriz ere, negoziazioa enpresa eta langileei dagokiela. “Irtenbide sinplerik, guk behintzat ez dugu ikusten, egoera sinplea ez delako”, aitortu du.

Halere, hitzarmena eguneratzeko akordioa lortzekotan, udala prest dago lizitazio berrian baliabide ekonomikoak eskaintzeko. Baina horretarako, baldintza berriak lizitazio berrian aplikatzeko nondik hasteko akordio bat behar dela argitu du. Gainerako alternatibak ez ditu aurreikusten udal gobernuak. “Esate baterako, lizitazio berri bat egiteko, hitzarmen berri bat behar da, edo zenbaitzuk eskatu duten udal langile bihurtzea, hori ez da egun batetik bestera egiten. Eta egungo langileek ezingo dute funtzioario izan administrazioan sartzeko probak egin gabe”, azaldu du alkateak.

Garbitzaileen aldarrikapenak eta negoziaketa

Horiek horrela, urriaren 4an Precon izango den hurrengo bilerari begira da udala. Enpresak proposamen berri bat helarazi zien langileei joan den ostiralean. Bost urtetarako, urtero %3,5eko soldata igoera (udalarekin aldez aurretik adostua zuten %2a barne).

Zentzu horretan, “langileen lan baldintza duinen eta greba eskubidearen aldekoa” da udala. Baina Juan Mari Altuna Txisun zinegotziak argitu du ere, ez duela ulertzen nola iritsi diren egoera honetara, langileei eta ELA sindikatuari eramandako negoziazio estrategia leporatuz. “Jakinda iaz hitzarmen bat egiten ari zela, abenduan onartu eta egin zela kontratua, urtarrilan hasi zen gatazka. Pliegu berriak atera baino lehen negoziatu zezaketen, baina bakoitzak jakingo du zein den bere estrategia”, dio Altunak.

Bestalde, negoziaketaren eta langileen egungo lan baldintzei buruzko zenbait xehetasun eman ditu ere, herritarrak kokatu daitezen. “Eskatzea ondo dago, baina hasieran %16,4ko soldata igoera eskatzen zuten KPIa barne”, dio Altunak, “eta gogoratu behar da Hondarribiko garbitzaleek 22.700 euro kobratzen dutela, eta Gipuzkoako Hitzarmen Probintziala 17.537 eurokoa dela”. Era berean, greba mugimenduaren sendotasuna ezbaian jarri du. “Jakin behar da, 20 garbitzailetik 11 greban daudela eta 9 ez”, argitu du.

Eskoletako osasun egoera

Bien bitartean, joan den ostiralean herriko kaleetan ehunka lagun batu zituen manifestazioari buruz, “Talaiako gurasoen kezkarekin bat” egiten duela adierazi du Txomin Sagarzazu alkateak. Eskubideeen arteko talka eragin duen lan-gatazka honen kasuan, greba eskubidearen alboan, hezkuntzarako eskubidea dagoelako. Haratago joan da alkatea: “eskubidea baino, hezkuntza derrigorrezkoa den mailetan, gurasoek betebehar bat dute, eta ezin dute erabaki seme-alabak eskolara ez bidaltzea”. Horrekin pentsatuz, udalak zerbitzu minimoak %100ekoak izan zitezen eskatu zuen ikasturte hasieran. “Eusko Jaurlaritzak erabaki du ezetz, eta ez dugu izan nola heldu garbiketa egiteari”, dio alkateak.

Joan den ostiralean (irailak 23an) ikuskaritza berri bat egin dute, baina momentuz ez dago aldaketarik zentzu horretan. “Lehen txostenak argi utzi du alergikoek osasun arazoak izan ditzazketela”, aitortu du Sagarzazuk, baina Udalak ez duela erabakitzen. Horretarako, Osasun Publikoaren erakundea ari da jarraipena egiten.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika