Podcast

200514 Tokiko Gaia ANTXETA udako herriko bestak eta Alardearen (2020-05-14 09:46:26)


Uda berezia aurreikus daiteke

Horren irudiko Iruñeako herriko etxeak San Ferminak 2021erako uztea hartu zuen erabaki goiztiarra dugu. Baina beste herriko etxe askotan, ez dute hain errex amore eman nahi izan. Izan herriko bestak, izan usaian ospatzen diren bestelako kultur ekitaldi handiak egingarriak ote diren erabakitzeko baitzuten maiatzaren 10ean. Herriko etxeen EUDEL federazioa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako aldundiak eta Eusko Jaurlaritza bildu ziren, baina oraindik ez dute denek erabaki bat hartu. Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkateak aitortu zigunez, bilkura horrek markatu beharreko irizpideen esperoan ziren denak.

Hondarribian uda berezia izanen da ere, baina herriko bestak irailan direnez, pandemiaren garapenaren baitan izango dira. Irunen, aldiz, 10.000 lagun desfilatzen biltzen dituzten alardeak ospatzea pentsaezina denez, Alarde parekideak aspaldi jakinarazi zuen aurtengoari uko egiten ziola. Alarde tradizionalak, aldiz, ez du oraindik deus ofizialki baieztatu. Baina San Pedro eta San Martzial jaietako 200 bat kultur, kirol eta animazio hitzorduak ere, egoerari egokitzeko asmoa agertu du alkateak. Kultur eragileen ekonomiarekin pentsatuz, mantendu daitezkeen formatu txikiko hitzorduak nola antolatu daitezkeen aztertuko dute, formatu handikoak ezeztatu eta online emanaldiak proposatuko dituzte. Baina Alardeari buruz alkateak oraindik jarrera argi bat hartu ez izana leporatu diote oposiziotik.

Eztabaida piztu du honek. Izan ere, alarde publikoak behin desfilatzeari uko egin diola, alarde tradizionala pribatua baita, eta Eusko Jaurlaritzak du desfilatzeko baimena ematen ala ukatzen. Beraz, herriko etxeak ez luke honi buruz txintik esatekorik ukan behar. Baina dirudienez, alarderik gabe, egun hortan San Martzialgo baselizan egin ohi den otoitza mantendu nahiko luke alkateak, tradizioaren izenean. Momentuz, hortan dira, eztabaidan.

Ezeztatutako ospakizunen artean, bestalde, bihar San Isidro Eguna, laborarien eguna kari, ez dira ohiko erromeria eta baserritarren bazkariak ospatu ahal izango, Irungo San Martzialen eta Hondarribiko Guadalupen. Eta lurren ohiko bedeinkapena, gehienez 10 lagunekin petit comite gisa eginen dute apaizekin batera. 

Azken berriak

Oporretan izanen da antxetamedia

Ezenarro eta Navarron garaile, abestentzio handiarekin

Alarma egoeraren amaierak kezkak eta kexak sortu ditu Beran

Zubiak ez dira denentzat ireki

Ekonomia feminista eskola hasiko da Oiartzunen

Irantzu Etxebeste pilotari beratarrak ez du Emakume Maste Cup txapelketako finalera sailkatzerik lortu

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika