Podcast

Udal garbitzaileak baldintza duinetan eskoletara lanera lehenbailehen itzul daitezela exijitu dute

Udal garbitzaileak baldintza duinetan eskoletara lanera lehenbailehen itzul daitezela exijitu dute

"ESKOLA ZABORRA UDALAREN ARDURA" lelopean ehunka lagun bildu zituen ostiralean, Talaia eskolako guraso elkarteak deituriko manifestazioan. Udaletxe aurrean bukatu zen mobilizazioa, ikasleek "Garbitu, gure eskola!" aldarrikapenekin eta "'Udala mugiri!" eskatuz.

Mobilizatzera behartuak ikusi direla aitortu ziguten gurasoek, eta eskoletan pilatzen doan zikinkeriaren ondorioz, haien seme-alaba zein irakasleen osasunarekin kezkaturik daudela. ISS azpikontratako garbiltzaileen aldarrikapenak zilegiak direla ulertzen dute, eta "hau ez dela haien errua" diote. Horregatik, udalari langileek euren lanpostuetara ahal bezain pronto baldintza duinetan lanera itzuli ahal izateko urratsak eman ditzala eskatu diote. Kezka, ezinegona eta amorrua adierazi nahi izan zuen hezkuntza komunitate osoak, guraso eta ikasleez gain, hainbat irakasle ere bildu baitziren bertan.

 

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika