Podcast

Udala mugiarazteko herritar ororen bultzada galdegin du Abotsanitzek (2021-03-26 15:04:10)

Udala mugiarazteko herritar ororen bultzada galdegin du Abotsanitzek

Hondarribiako Udala nekez mugitzen den 'Elefante pisutsu" baten gisa irudikatu du Abotsanitzek abian jarri berri duen kanpainan. Auzo, kirol eta kultur elkarte zein herritarrengandik jasotako iritzietan oinarrituta, Udalak herritarren beharrak asetzen ez dituela deritzote. Baina "beste herri askotan bezala" gauzak adostasunetik beste modu batean egin daitezkeela erakutsi nahi dute.

Herriko ekipamenduen gabeziak eta eguneroko zerbitzu eskaxetaz gain, orohar, herrian "bizi eta lan egitea" ahalbidetzeko estrategikoak diren proiektuak eta arloak landuko ditu datozen hilabeteetan herritarrekin batera. Hausnarketa bultzatu nahi du Abotsanitzek 'Mugi Dezagun Elefantea' kanpainarekin. Etxebizitza, herriak duen ekonomia eredua (%80an zerbitzuetan oinarrituta), ingurumena eta mugikortasuna, edota euskararen erabilera kezkagarriak ditu begiz jota.

Aurreko agintaldiaz geroztik proiektuak gerora gauzatzen ez diren asmo hutsetan besterik ez direla geratzen salatu du Igor Enparanek, Abotsanitzeko bozeramaleak Antxeta Irratian. Horren irudiko, 2019an abiatu zen agintaldi honetarako plana ez duela EAJ udal gobernuak oraindik publiko egin. 

Azken berriak

Justizia eta erreparazioa helburu, momentuz memoria biltzeko lanetan martxa onena ari dira Irunen

Pantailak Euskaraz: “Streaming plataformetan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da”

Mendelun emandako hitza jan dute berriz ere, bidegorria eta auzoa bizigarri egiteko konpromisoekin

San Juan baleontziaren proiektua hizpide Hendaia Baleakeko Solasaldietan

Geltoki auzoa biziarazteko akuilu lanetan inflexio puntuan da Borderline Fabrika

Muxukoaren kontra eserialdia eta planto egingo dute eskoletan

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika