Podcast

Udalak herritarrei emango die Emigrazio eraikinaren erabilera zehazteko aukera EH Bilduk proposatuta (2021-02-19 16:10:19)

Udalak herritarrei emango die Emigrazio eraikinaren erabilera zehazteko aukera EH Bilduk proposatuta

Irungo Udalak San Migel auzoko Emigrazio eraikinaren beheko solairuaren erabilera zehazteko, prozesu partehartzailearen bigarren fasea aurkeztu du. Otsailaren 28a arte irundar orok izango du aukera bere ekarpenak egiteko online, www.irun.eus atarian. 

Emigrazio eraikina Udalaren jabetzakoa izatera pasa zen 2019ko maiatzean Espainiar Estatuarekin eramandako negoziazioei esker. Eta orduz geroztik, dagoeneko 500.000 euroko inbertsioa eskatu duten eraikinaren berritze lanekin batera, beheko solairuaren 500 metro karratuen erabilera zehazteko prozesua abian jarri dute. Lehendabiziko fase batean, San Migel auzo elkartea, auzoko gazte kolektibo ezberdinek eta adinekoen zentro sozialeko erabiltzaileek egindako proposamenak bildu dituzte: auzo elkartearen egoitza bertara lekuz aldatzea, Udal Liburutegia eta mailegu zerbitzua auzoko ordezkaritza gisa baliatzea, ludoteka edota auzoko beste elkarteentzat bideratzea, besteak beste.

San Migel auzoko zentro soziala bilakatzeko nahia adierazi du Udalak. Eta EH Bilduko Ane Unanue hautetsiak, eurek eskatutako prozesu partehartzailea bermatuta dagoenez, adostatunetik sortutazko proiektua izanagatik kontent agertu da. 

Azken berriak

Joan den asteko suteen ondorioz sorturiko bizpairu kontu

Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunarekin irungo udaleko berdintasun arloak dozena bat proposamen prestatu ditu.

Oihana Etxebarrieta: "Hondarribian elkarrizketa bideratu bitartean, dokumentala hitzari bide emateko hazitxoa ureztatzeko tresna izan dadila"

Hondarribiko herria ahobatez egin du Amazonek Lanbarrenen sortu nahi duen gune logistikoaren kontra

Mugaz bi aldeetako polizien "migranteen ehiza" gaitzetsi du Irungo Harrera Sareak

2021ean ere Covid dirulaguntzak eskainiko ditu Txinzer-ek behar dutenentzako

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika