Podcast

Udalaren erantzunaren zain, pedagogia egiten jarraitzen dute Harri-Xabaletako auzotarrek

Miguel Jimenez, Harri-Xabaleta auzo elkarteko kidea


Udalaren erantzunaren zain, pedagogia egiten jarraitzen dute Harri-Xabaletako auzotarrek

Hendaiako Harri-Xabaleta - Bas Quartier auzo elkartea duela 8 urte sortu zutenetik, etengabe aritu dira auzoa zeharkatzen duen zirkulazio handia baretu nahian, eta horretarako herriko etxeak eskaini dituen partehartzeko eta ekarpenak egiteko gune guztietan parte hartu dute auzotarrek. 2016an abiatu prozesuaren emaitza izan zen, hain justu, Beltzeniako Pellot biribilgunea eta Tunel karrikaren hasierako 100 bat metroko bide eta espaloien egokitzea. Orduz geroztik, 20 kilometro orduko abiadura gunea da hori, bizilagunen arabera "beti errespetatzen ez bada ere".

Baina asko geratzen da egiteko auzokoen lasaitasuna eta segurtasuna lortzeko. Udalak egindako azterketen arabera, bide nagusi baten zirkulazioa du Tunel karrikak gaur egun, eta auzoa hirigunearekin lotzen dituzten kale estuek ere, horren ondorioak jasaten ditu.

Aldiz, Komandanpasiko (Commandant Passicot) kalea aski estua da, eta tarteka dituen espaloiek gehienez 30 zentimetroko zabalera dutenez, oinezkoek errepidetik joan beharra dute. Gauza berbera gertatzen da Fermes karrikan eta Beltzenian ere. Eta herriko etxeak 2022ko udatik landa egingo dituen Errepublika plazaren eta hirigunearen arraberritze xantierren kari, auzotarrek kale hauekin zer egingo duten jakin nahi du. "Orain arte, urtero gutxienez bilkura bat egin izan dugu, baina harremana eten egin da, behin eta berriz galdegin dugu bilera eskaera ofiziala eginez, baina urtebete iragan da eta ez dugu erantzunik", kexu da Miguel Jimenez auzo elkarteko kidea.

Ez dutela etsiko iragarri dute, udalak haiek nekeziak jota aldarrikapenak utziko dituztela pentsatuta ere. Are gehiago, auzoan pedagogia egiten jarraitzen dute, eta oinezko, bizikleta zein enbaldituendako pasabide egokiak aldarrikatzen dituzten, eta abiadura apaltzea eskatzen duten afitxekin jantzi dituzte aipatu auzoko karrika hauek.

Miguel Jimenez, Harri-Xabaleta auzo elkarteko kidearekin mintzatu gara.

Azken berriak

Klima aldaketaren erronkan konponbidearen parte izateko deia luzatu du Txingudi Ekotxeak

Borderline Fabrikak «gure errealitatearen lagina» biltzen duen Ostemponuna denbora kapsula sortu du

Badator Hendaiako Sagarno Egunik parte-hartzaileena

Gazteek espazio, protagonismo eta aukera gehiago izango dituzte aurtengo Irungo jaietan

Bioterra: 20 urte aldaketa klimatikoaren kontra borrokan

Mendibil auzuneak bizi duen ahanztura salatu dute bizilagunek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika