Podcast

Imanol Lopez zesta puntista Hondarribiko Grand (2020-09-16 04:57:12)


Udan ez bezala, udazkenean jokatuko da zestapuntarik onena Hondarribian

Udalak zestapuntaren aldeko apostu sendoa egin du, pandemia garaian ere. Udan ez bezala, datozen asteetan gozatu ahal izango dugu Jostaldi pilotalekuan munduko puntistarik onenetaz. Hondarribia Grand Slam antolatu dute Jai Alive enpresarekin batera. Eta Txomin Sagarzazu alkateak eta Kiroletako ordezkaria den Kalixa Silanesek esan digutenez, uda honetan Markinan, Donibane Lohitzunen eta Miarritzen egin duten bezala, Hondarribian ere, behar protokoloekin baina aurrera egitea erabaki dute.

Irailaren 18 hontatik hasita, bost ostiraletan jarraian jokatuko dira ligaxka eta kanporaketak. Horietatik 4 partida ETBk emango ditu. Jostaldin, berez, 714 lagun sartzen direlarik, 302 eserlekutara mugatu dute aforoa. Eta protokoloen arabera, metro eta erdiko ditantzia gorde beharko dute ikusleek, maskarila jarria euki eta sarrera Jostaldiko goiko aldetik egingo den bitartean, alboko atetik atera beharko da.

Eta esan bezala, Grand Slam bat izanik, munduko puntistarik onenak bilduko dira Hondarribian. Bigarren jardunaldian, adibidez, irailaren 25ekoan gaur egun mundu mailan ikus daitekeen partidarik handienetakoa izango da, GOIKOETXEA-IRASTORZA eta BEASKOETXEA-LOPEZ.


Azken berriak

Osasun eta gizarte zerbitzuen arteko lankidetza indartu beharra dagoela aldarrikatu du AFAGI-k

Kutxa Ekoguneak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako Bihotz berdeak programa berritzailea jarriko dute abian

Euskal Elkargoak, Hendaiako intzura zonalde industriala biziberritzeko plana abian jarri du.

‘Hondarribia mugitzen ari da’

Garapen iraunkorraren astea ospatuko du Hendaiak

RIBERA AZOKA ospatuko da Irunen larunbatean

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika