Podcast


Udazkeneko Euskaraldia arrakastatsua izan dadin lanean hasi dira dagoeneko Hondarribian 


Mertxe Gerriko, Euskaraldiako dinamizatzailea Hondarribian



Udazkeneko Euskaraldia arrakastatsua izan dadin lanean hasi dira dagoeneko Hondarribian 


Aurtengo Euskaraldiaren erronka tenorez prestatzeko lanari ekingo diote hurrengo astean Hondarribian. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ospatuko da hizkuntz ohituretan eragiteko helburua duen ekimen kolektibo honen hirugarren edizioa. Eta asko falta dela irudi luke, baina Euskaraldiaren helburuetan, herritarrak ahobizi eta belarriprest izan daitezen ez ezik, herriko enpresa, elkarte eta kolektiboak Arigune bilaka daitezela du xede. Eta 2020ko Euskaraldian Hondarribian bildutako 55 ariguneen sarea ahal bezain bat hedatzeko lanari ekingo diote heldu den astean.

Horretarako, Mertxe Gerriko izango da Euskaraldiaren dinamizatzailea hilabeteotan, eta maiatzaren 16an zabalduko da Aringuneentzat izena emateko eguna. Halere, argitu digunez, aurreko edizioan parte hartu zuten 55 entitateek euren konpromisoa berretsi besterik ez dute egin beharko, eta haiengana joko dute lemixi.

2020ko edizioa pandemiarengatik baldintzatua egon zen. Baina 1.502 lagun aritu ziren Hondarribian ahobizi (1.274) eta belarriprest (228), eta 55 entitatek parte hartu zuten euren baitan 726 pertsona inplikatu zituzten 179 Arigune sortzen. Oraingo honetan beraz, datuak hobetzeko itxaropena dute, eta Euskaraldiaren dinamika herriko hizkuntza ohituretan joera iraunkorragoa bilaka dadin.

Herritarrek irailaren 19ra itxaron beharko dute oraindik izena emateko. Baina Ariguneek heldu den astetik aurrera aukera izango badute ere, herritar oro deitu dituzte maiatzaren 18an (18:00etan) Hondarribiko udaletxeko areto nagusian antolatu dute Euskaraldia aktibatzeko aurreneko batzarrera. 

Azken berriak

Presondegi barruko doinua hitzez biltzen dituen "Musikartzela"

Alardean aldaketarako urratsak emateko "ausardia" euki dezala eskatu dio Irungo EH Bilduk alkateari

Irungo udal gobernukide batek emango dio hiriko bandera Alarde Publikoari aurreneko aldiz historian

Melillako hesian izandako sarraskia salatzeko elgarretaratzea deitu du Harrera Sareak Irunen

Arma Plaza Fundazioa: 10 urte herriko ondarea balioan jartzen

Borrokan jarraituko dute garbitzaileek, udalbatzan hitza hartu eta arreta piztu ondoren ere



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika