Podcast

Urpekaritzaren aurreneko froga arkeologikoak aipagai Oiasso Museoan

Juanjo Jimenez, Oiasso museoko jardueren arduraduna


Urpekaritzaren aurreneko froga arkeologikoak aipagai Oiasso Museoan

Irailaren 22an Marcela Urizar Vergara ikerlari txiletarrak Atakamako basamortuan egindako aurkikuntzen berri emateko hitzaldia antolatu dute museoko Portua aretoan. 

Udan 11.000 bisitari baino gehiago jaso eta gero, ikasturte berria indartsu hasi da Oiasso Erromatar Museoan. Bere ohiko dibulgazio lanetan jarraitzen dute. Eta aste honetan goi mailako aditu bat gonbidatu dute hitzaldi baten ematera, urpekaritzaren lehenengo froga arkeologikoen berri emateko. Marcela Urízar Vergara antropologo forentsea, bioarkeologoa eta ikertzaile txiletarrak hitzaldia emango du irailaren 22an (19:00etan). Atakamako Unibertsitateko adituak Huascoko portuan (Atakaman) aurkitutako giza hezur batzuen hondarrak aztertu ditu, 3.500 urtetik 11.000 urtera bitartean dituztela jotzen delarik, analisi makroskopikoaren arabera, 40-45 urteko gizaseme batenak ziren, eta entzunbideetan hezurrek ezohiko hazkundea dute. Deformazio hori urpekaritzarako egokitzapen fisiologiko bat dela ondorioztatu dute. Hortaz, urpekaritzaren praktikaren munduko froga arkeologikorik zaharrena da.

Hitzaldia Oiasso Museoaren egoitzako Portua gelan izango da, hilaren 22an, ostegunarekin, 19:00etan. Sarrera muxu truk.

Azken berriak

Grebari bost hilabetez eutsi behar izan diote garbitzaileek, ISSk negoziazioari bide emateko

Emakume errepublikarrek kartzela frankistetan bizitako umiliazioak Oiasson ikusgai

Txingudiko Badia dragatuko dute Hendaian, Bidasoak aspaldiko urteetan metatutako loietaz libratzeko

Euskaraldia hedatzeko auzoetara luzatuko dute deia Hondarribian

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika