Podcast

urrunako ikastolaren eraikin b

urrunako ikastolaren eraikin b

Urruñako Ikastolaren eraikin berriaren estreinaldia

Pasa den larunbatean Urruñako ikastolaren eraikin berria estreinatzeko ekitaldia egin zuten. Ikasleak azarotik baliatzen dute, baina proiektua sustengatu duten guziendako ekitaldia egin zuten. Bertan bildu ziren proiektua bideratu suen Seaskako zuzendaria, Ur Gorostiaga, Gurasoen Elkarteko kideak, irakasleak eta proiektua sustengatu duten erakundeetako ordezkariak ere. Herriko Etxeko Odil de Coral auzapeza eta hautetsi gehienak, Udalbideko zuzendaria Mara Jesus Arrizabalaga edota Berttoli zein Iparra Hegoa elkarteetako lagunak ere. Eraikin berriaren finantzamendurako negoziaketak ongi bideratu behar izan dituzte. Udalbidek laguntza eskaini dien bitartean, Herriko Etxeak 700.000 euroko inbertsioaren erdia estaliko baitu hamar urtetan banatutako dirulaguntzetan. Eta Seaskak Hego Euskal Herritik jaso ohi dituen laguntzak krisiak kolokan jarri dituen heinean, gurasoen eta bertako Herriko Etxeen beharra inoiz baino handiagoa dela nabarmendu dute.

Azken berriak

Kepa Ordoki elkarteak "Pequeña velocidad" esparrua Memoria Demokratikoaren gune izendatzea eskatu du Ministroen Kontseiluan

Giza eskubideen astea Irunen

Ostomila txontxongilo taldea Boliviako nazioarteko festibalean

Elefante txuriaren Erromatar desfile handia Iruñean

Intxaurra antzezlana eskainiko dute Lesakan larunbatean

Bertso taldekako txapelketa ospatuko da larunbatean Beran eta Lesakan



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika