Podcast

Urruñako izena eta izana gordetu nahi duen Urrunaga elkartearen aldizkariaren bigarren alea kalean da (2022-01-06 15:25:58)

Joseba Aurkenerena, proiektuaren eramaileetako bat


Urruñako izena eta izana gordetu nahi duen Urrunaga elkartearen aldizkariaren bigarren alea kalean da

Urruñan dena frantsesez emana zela ikusirik, Urrunaga elkartea sortu dute, herriko euskal izenak eta izanak atxiki eta gordetu ahal izaiteko. Jatorrizko toponimia eta deiturak berreskuratu, eta galbidean diren jakituria, herriko historia pasarteak eta herritarren istorioak ikertu eta idatzirik uzteko xedea dute.

Horretarako, joan den maiatzean ‘Urruña’ izeneko aldizkariaren lehendabiziko alea plazaratu zuten. Eta abenduan kaleratu zuten bigarren ale mardula. Gehiago jakin nahi izan dugu, eta proiektuaren eramaileetako batekin, Joseba Aurkenerenarekin hitzegin du Aitor Errazkin lankideak.

 

Azken berriak

Mugazgaindiko harremanak estutzen jarraitzeko, lemixiko partaidetzazko aurrekontuak

Bidasoaz gaindi lekukoa elkarri emateko deia luzatu dute Korrikaren bueltan

Erosketa bonoen ekimenak irundarren 1,5 milioi euro mobilizatu eta Irunen geratzea ahalbidetu du

Epailearen esanak beteko ditu Irungo Udalak, Sohaibo Billa identifikatu gabe Blaian lurperatzea aginduko balu ere

Irungo emakumeen erdiak jasan du inoiz biolentzia matxista

Aldundiak Jaizkibel mendiko ondare arkeologikoa eta naturala noraino kaltetu dituen baloratzeko eskatu du Abotsanitzek



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika