30 may, 2022
Trantsizio ekologikoaren bidean Urruñako herriko etxeak, “Argi-kutsadura” apaltzeko egitasmo aintzindari bat martxan jarri du. Herriko kale argiztapena gaueko hainbat orduetan itzaltzen hasi dira. Bizilagunek, ordea, telefono aplikazio baten bidez karriketako argiak 15 minutuz pizteko aukera dute nahi eran, goizeko ordu txikietan herria zeharkatu beharra baldin badute. Nicolas Reguerat hautetsiak azaldu digunez, "zozokeria bat da, hutsik diren klaeak argiztatzea uneoro, eta etxeko argiekin egiten dugun bezala behar direnean baizik ez erabiltzea da helburua kaleko argiteria ere". Energia efizientziaren aldetik aitzinapauso sinboliko baina garrantzitsua delakoan da herriko etxea.
Urruñako karriketan herriko etxeak 1400 argi kudeatzen ditu, eta argi-kutsadura apaltzeko sistema 1200 argietan ezarri da.