Podcast

Veronica Urkiola Lekuona plaza estreinatuko dute Mendelun, kale-izendegian parekidetasuna lortzeko bidean zazpigarrena

Tzane Carrillo, Emeki emakumeen elkarteko kidea


Veronica Urkiola Lekuona plaza estreinatuko dute Mendelun, kale-izendegian parekidetasuna lortzeko bidean zazpigarrena

Kote Gebara, Veronica Urkiolaren senidea


Veronica Urkiola Lekuona plaza estreinatuko dute Mendelun, kale-izendegian parekidetasuna lortzeko bidean zazpigarrena

Gotzone Larrarte, Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia


Veronica Urkiola Lekuona plaza estreinatuko dute Mendelun, kale-izendegian parekidetasuna lortzeko bidean zazpigarrena

Duela hiru urte Emeki emakumeen elkarteari bururatu zitzaion ekimenak bere fruituak eman ditu. Emakumeen izenaei edo kolektiboei men eginez herriko zazpi plaza izendatzeko helburua finkatu zuen, ikusita “emakumeen presentzia kaleetan urria zela”. 

Hasiera batetik Hondarribiko Udalak gogotik hartu zuen proiektua, eta auzoz-auzo hautatutako plazak izendatzeko hainbat bidelagun bilduta, udalbatzak onartu eta heldu den larunbatean itxiko dute proiektua. Emeki elkarteko Tzane Carrillok iragarri duenez, “hau abiapuntua besterik ez da, izen zerrenda bat gorde dugulako kale edo plaza berriak izendatu beharko direnerako”. Halere, pozik agertu da orain arte lortutakoarekin, kaleak berrizendatu baino, izenik ez zuten herriko plazak edo guneak izendatzea bide errazagoa izan dela aitortuta ere.

Dena den, bidean topatu dituzten herriko eragile eta laguntzaileekin eskertua dago Emeki. Baita Hondarribiko Udala ere. Gotzone Larrarte, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun gaietarako ordezkariak nabarmendu duenez, “izendapen bakoitza debserdina izan da, auzoari lotutako emakume esanguratsu bat izan delako, eta eskertu behar ditugu sare konpontzaileetatik hasita, eta Alde Zaharra edo Mendelu bezalako auzo elkarteen konpromisoa eta laguntza”.

Emakume eredugarriak

Larunbata honetan, Mendeluko Los Planetas etxe tartean dagoen plaza izendatuko dute proiektuaren lehen ekinaldia borobiltzeko. Zazpigarren honetan ere, auzoan oso maitatua izan zen Veronica Urkiola Lekuonaren figura hautatu dute. “Okina, emakume langilea astelehenetik igandera, gerra ondoko garai zailetan negozio bat eta familia bat aurrera ateratzeko kemena izan zuen”, dio Kote Gebara senideak eskerturik. Baina kasu honetan izen propio bat hautatu bada ere, “emakume eredu baten omenezko plaza izendapena izango da, emakume langile batena”.

Ekitaldia larunbatean 12:00etan izango da, eta plazaren izendapena aprobetxatu nahi izan dute Mendelu Auzo Elkartean, auzoko historiaren berri emango duen txango eta argazki erakusketa bat proposatzeko ere. Betherrameko parrokiaren ataritik 11:00etan hasiko den ibilaldian, auzoko txoko historikoak, lehendabiziko baserria eta bestelako bitxikeriak azalduko dituzte.

Azken berriak

Balazta: "Egungo gynkanari azpiegitura egokiek leku emango diotenean, jendeak bizikleta erabiliko du"

Hirigunetik urrun bizi diren adineko hondarribitarrentzako Bidez Bide zerbitzua berriz ere martxan da

Larreaundi-Olaberriako auzo bizi-giroa indartzeko eginahaletan

HAPOa onartu arte baserritarrek aroaren baitan jarraitu beharko dute azoka egunetan

Ehun hitzetan izua sortzeko deia luzatu du Blagan-ek

Amute-Kosta auzo elkartea ez dago konforme errepide zaharraren proiektuarekin



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika