Podcast

Zaharrak berri dakar pandemia ondoko lemixiko Hondarribiko Erdi Aroko Azokak

Maria Serrano, Hondarribiko Udaleko Merkataritza eta Turismo ordezkaria


Zaharrak berri dakar pandemia ondoko lemixiko Hondarribiko Erdi Aroko Azokak

Erdi Aroko Azoka ospatuko dute Hondarribian heldu den asteburuan. Pandemia aurreko baldintza beretan antolatu ahal izango da berriz ere. Iaz Kasino Zaharreko lorategietara mugatu behar izan zuten formatu txikikoa, eta kontrolatua. Baina ekainaren 11n eta 12 honetan, orotara artisau eta eskulangileen 80 postu, tailerrak, kale antzerkiak eta ohiko jarduera andanak erdi arora bidaiatzeko aukera emango gaitu Hondarribiko Alde Zaharrean.

Arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak edota beiragileak garai batean bezala lanean ikusteko aukera izango da. Eta animazio andana bat izango da asteburuan zehar, malabaristak, juglareak eta titiriteroak bilduko baitira Hondarribiko Alde Zaharreko karriketan, larunbata eta igandean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Bien bitartean, Hondarribiko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan parte hartzen duten herriko sei ostatuetan, ekainaren 11 arte dastatu ahalko dira mokaduak. Eta Arma Plazan ekainaren 18ra bitartean, 2019ko Erdi Aroko Argazki Lehiaketaren lanak ere ikusgai dira.

Azken berriak

Irundarrak «itotzen ez dituzten zerga justuak» defendatuko ditu Elkarrekin Podemosek

Jauzarrea elkartetik Kanadako Louisbourg herri historikoarekin elkarlana sustatzen dute

Pierre Loti da Zuloaga Etxeko gonbidatu berezia, literaturaz blai egindako udazkeneko programazioan

Irundik abiatuko da 2024ko Euskal Herriko Itzulia

Abortatzeko eskubidea babesteko deia egin du Bagerak, nahigabeko «haurdunaldia behartzea indarkeria» delako

Zirriborro idazketa eskola eginen dute urrian Donezteben



Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika