Podcast

Zaintza erdigunean jartzeko gogoeta feminismotik egitera gonbidatzen gaitu BDS Koop-ek (2021-04-13 13:43:59)

Zaintza erdigunean jartzeko gogoeta feminismotik egitera gonbidatzen gaitu BDS Koop-ek

Pandemiak agerian utzi duen gauza askoren artean, bizitza sustengatzeko gure gizarteak zaintza lehentasunetan eman behar duela dugu. Eta gaur egungo zaintza zerbitzuak duintzeaz eta hobetzeaz haratago, datorren gizarteari egokitzeko beharra dugula. Hortan, Hiritik At, Parean elkartea eta LZB Arkitekturak Deustuko Unibertsitatearekin indarrak batu dituzte zaintza ereduak aztertu eta hausnarketa bultzatzeko.

Pandemiaren itxialdi gorrienean herriz-herri eta auzoz-auzo sortu izan ziren zaintza eta laguntza sare bolondresak aztertu dituzte. Eta hauek egituratzeko Tolosan, Donostian, Oiartzunen eta Oreretan aurrera eraman dituzten esperientziak partekatuko nahi dituzte. Zaintzaren eredu publiko-komunitarioa sustatzeari begira, gonbidatu ditu hitzaldi baten ematera apirilaren 24an, 10:00etan Palmera Montero gunean.

Bestalde, hiriak adineko zein zaintza behar duten pertsonentzako egokitzeko ere, hirigintza feminismoaren irizpideetan oinarritzeko, eta gazteak eta adinekoak elkar lagundu daitezen, etxebizitza eredu komunitarioetaz ere hausnartuko dute. Horretarako, "Zaintzaren arkitekturak" izeneko hitzaldia proposatzen dute, Euskal Herrian dagoeneko martxan diren zenbait egitasmo aurkezteko. Apirilak 15ean 18:30ean Palmera Monteron bertan.

Pandemia dela eta, jardunaldietan parte hartzeko lekua erreserbatu behar da aldez aurretik. Horretarako info@parean.eus posta elektronikoan edota Hiritik At kooperatibaren webgunean https://hiritik-at.eus/es/inicio egin daiteke. 

Azken berriak

Mehatxu arrazistei erresistentzia baketsua egingo diote Moskun

Esklabutza sexualari stop esango diote Irungo Zabaltza plazan

Neskak ahalduntzeko pala baliatu nahi du Emekik

Neskak ‘Eskola Kirola’ra erakartzeko estrategia berriak bilatu nahi ditu EH Bilduk

Instrukzio gidalibururik ukan ezean, Irungo prebentzio programekin lortu daitezke bizitzarako trebetasunak

Sasiko gaztetxea zenekoan 35 bizitoki sozial eraikiko ditu Habitat 64 bulegoak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika