Zaretelako gara

Bizitza erdigunean hainbestetan aipatzen den garai hauetan, dependienteak diren pertsonen zaintzaz arduratzen diren hainbat emakumeren bizi esperientziak ezagutzeko tartea eta aukera izan dugu, “Zaretelako, gara” egitasmoari esker. Beren eguneroko jarduna, dependientea den pertsona horren bueltan antolatu behar izan dute gehienek. Lana eta aisia alboratu besteak beste, eta kasik horretara soilik bideratu beren denbora osoa. Zeinen gutxi hitz egiten da ordea gai honen inguruan. Bizitza erdigunean jartzea esaten denean, zein motarako bizitzaz ari gara? Zein eredu sustatzen da gaur egun? Eria etxean edukitzeak baditu ondorio zuzenak baina adineko zentro batean eguna pasatzerea joateak edota bizitzera joan beharrak ere, hainbat une gogor pasarazten dizkio familiari eta baita pertsona dependienteari ere, bereziki zenbait zentro edo gunetan dauden baldintzak direla eta. Milesker proiektuan parte hartu duzuen Laura Vara Jimenez, Kontxi Lopez Soria, Txelo Berra, Irene Colon, Nekane Saenz de Cabezon eta Coro, Consuelo, Mariaje eta Mari Angelesi. Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduriko proiektua da.

Podcast

Nekane Saenz de Cabezon zaintzaile eta Gipuzkoako senideak elkarte kide (2020-11-17 10:24:13)

Nekane Saenz de Cabezonek, senideak ditu adinekoen egoitzetan. Bata jada hilik eta bestea egun bertan bizi da. Beren zaintzaz arduratzen da. Baina horrez gainera, “Gipuzkoako senideak” elkarteko kidea da. Elkarte honen helburu eta erronkak aipatzen ditu gurekin. Senide bezala, adinekoen egoitzekiko duten harremana, esku-hartze aukerak… aipatzen dizkigu. Milesker Nekane


Irene Colon covid19 garaian amonaren zaintza lanak hizpide (2020-11-17 10:23:39)

Irene Colonen amona, Intxaurrondoko Txara egoitzan bizi da. “Une batetik aurrera, ezinezkoa da pertsona hauek behar bezala etxean edukitzea. 24 orduko zaintza beharraz gain, baliabide material eta ekonomikoak behar baitira”. Amona bertara eramateko erabakia hartzea asko kostatu arren, lasai daude, nahiz eta aldarrikapen ukan. Bera ere “Gipuzkoako senideak” taldeko kidea da, eta COVID19ak nola kaltetu dituen aipatzen digu. Oso gogorra da kontatzen digun errealitatea.


Coro, Consuelo, Mariaje eta Mari Angeles zaintzaile esperientziak (2020-11-17 10:22:54)

Coro, Consuelo, Mariaje eta Mari Angelesek, Txelo Berrak dinamizatzen duen taldean parte hartzen dute. Egoera eta errealitate ezberdinak pairatzen ari dira, baina lauak dira pertsona dependieteen zaintzaile. Milesker lauei, zuen esperientziak gurekin partekatzeagatik.


Txelo Berra zaintzaileen zaindari (2020-11-17 10:22:21)

Txelo Berrak, pertsona dependieteen zaintzaz arduratzen diren pertsonen talde bat dinamizatzen du astero Oreretan. Urte luzeetako esperientzia dauka halako egoerak bizi dituzten pertsonekin lanean. Emakumeekin bereziki. Norberak bere burua zaindu behar duela aipatzen digu besteak beste. Eskerrikasko Txelo!


Kontxi Lopez Soria zaintzaileen zaindari (2020-11-17 10:21:52)

Kontxi Lopez Soriak, pertsona dependienteen zaintzaz arduratzen diren talde bat dinamatzen du Pasaian, astero. Bere esperientzia eta ikusmoldea ematen digu. Gisa honetako lana, aukeratu gabe eta bapatean etortzen direla aipatzen hasi dugu solasaldia. Milesker Kontxi!


Laura Vara Jimenez amaren zaindari (2020-11-17 10:21:16)

Laura Vara Jimenez, bere bizitza proiektua alboratu behar izan dut azken urteetan amaren zaintzaz arduratzen baita. Oso gaztea izanik ere, halako egoerarekin topo egin izanak, nola eragin dion eta ardura nola hartu duen aipatzen digu. Baita zen koste pertsonal dituen ere. Indarrean dagoen zaintza eredua zalantzan jartzen du Laurak. Eta ez du arrazoi faltarik. Milesker Laura zure bizi esperientzia eta gogoetak gurekin partekatzeagatik.


Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika